Astelehenero 8:00etan zure epostan
Astelehen arratsaldean, AHTaren aurkako mugimenduan parte hartzen duten bi lagunek, polizia zela zioen pertsona baten deia jaso zuten, esanaz gaur asteazkena, arratsaldeko 5:00etan eta 5:30ean, hurrenez hurren, Chinchilla Jeneralaren kaleko polizia nazionalaren komisaldegian abokatu-laguntzarekin aurkeztu behar zirela. Horren zergatiaz galdetu ziotenean, aipaturiko ahotsak erantzuteari uko egin zien, komisaldegian agertutakoan jakinaraziko zietela argudiatuz.
Gero eta kezkagarriagoa den polizia-praktika baten aurrean gaude. Izan ere, poliziak ikerketa bat amaitzen duenean, ikertutako pertsonei komisaldegira joateko deia egiten die, ikerketa hori auzitegietara bidali beharrean horren arabera joka dezaten. Hori kasurik onenean. Okerrenean, zuzenean atxilotzea eta komisaldegira eramatea da, eta hori ere gehiegizko maiztasunarekin normalizatzen ari da.
Jokuz kanpo behar lukeen joera polizial autoritario honen aurrean, bi lagunek AHTaren aurkako mugimenduaren babesarekin, desobedientziaren bere zilegizko eskubidea praktikara eramanez, komisaldegira ez agertzea erabaki dute. Atxilotu nahi badute atxilo ditzatela, baina beraiek ez dira nahita joanen. Ez dugu joera hau normalizatu nahi, argi eta garbi adierazten bait digu ustezko ordenamendu juridiko demokratiko honetan polizia eta militarren praktikak zeregin hegemonikoa betetzen ari direla, ondorioztatzeraino sistema hau kontrol soziala bermatzeko diktadura teknologiko polizial-militar besterik ez dela.
Horixe da, hain zuzen ere, AHTaren eraikuntza, elite kapitalisten inposaketa, indarrez ezarria. Zer parte-hartze prozesu izan da EHaren inoizko azpiegitura suntsitzaile, xahutzaile eta anti-sozialenaren inguruan? Noiz galdetu zaio herriari azpiegitura horren beharrari buruz? Mugikortasun Militarrari buruzko 2.0 Europako Ekintza Planean xehetasun guztiekin deskribatu bezala, pairatzen ari garen deriba militaristan AHTa NATOren gerra-tresna gisa erabiltzeak gure uste hauek guztiak berretsi besterik ez ditu egiten.
Horregatik guztiagatik, indarrez ezarritako makro azpiegitura horren aurka borrokatzen segitzeko deia egiten dugu, baita berau inposatzen digun sistema kapitalista polizialmilitaristaren aurka ere.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545