Urtarrilean pinpirina ikusi baino, otsoa ardi jaten ikusi nahiago.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Errenteriako herri-bideen inbentarioari ekarpenak

2026-09-13 15:59

Errenteria-Oreretako Aranguren herri-bidea. Iturria: Google Maps

Eguzki talde ekologistak ekarpenak egin dizkio 2026ko ekainaren 30an egin zen udalbatzarrean hasierako onarpena jaso zuen Errenteriako herri-bideen inbentarioari.

Udalaren onarpena 2026ko uztailaren 22an argitaratu zen GAOn, eta, iragarkiak esaten duen bezala, espedientea jendaurrean jarri zen alegazioak edo ekarpenak egiteko, 30 eguneko epea finkatuz. Ekarpenak egiteko epealdia herriko jaiekin bat etorri arren eta uda garaian izan arren, ekarpenak egiten saiatu gara eta epe legalaren barruan, hau da, irailaren 10ean eman genion sarrera ekarpenen idatziari udaleko erregistro orokorrean.

Herri-bideen Inbentarioari ekarpenak egiteaz gain, sei ekarpen guztira, gure ustetan horien erabilpena errazten duten bi proposamen aurkeztu ditugu modu osagarrian, kontuan hartzeko modukoak direlakoan.

Herri-bideen Inbentarioa egitea betebehar legala izateaz gain, ezinbestekotzat jotzen dugu jabari publikoko ondasunak zehazteko eta juridikoki behar izatekotan babesteko eta bermatzeko.

Aurkeztu ditugun proposamenak interes orokorraren defentsan egiten ditugulakoan gaude, eta Udalak horrela ulertzea espero dugu.

atzera
gora