Astelehenero 8:00etan zure epostan
Zaldibar Argituk antolatuta, gaur goizean ekitaldi bat egin da Eitzagan, Zaldibarko zabortegiko luizian hildako Alberto Sololuze eta Joaquín Beltran langileak gogoratzeko eta, aldi berean, hura gertatu eta bost urte geroago erantzukizunek argitu gabe jarraitzen dutela salatzeko.
Zaldibar Argituren partez, Idoia Marinek esan du epaitegietan gauzak oso motel doazela, baina mobilizazio-deialdiei adi egon beharra dagoela, “mobilizazioak beharrezkoak izango direlako”.
Makis 1937 taldeak musika ipini dio erreibindikazioari. Irune Basagoiti bertsolariek eta hainbat txalapartarik, dantzarik eta tistularik ere hartu dute parte.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545