Astelehenero 8:00etan zure epostan
Epele bailaran produktu kimikoak biltegiratzeko K-Norte 2018 S.L. enpresak eskatutako jarduera-lizentzia ukatu egin du Hernaniko Udalak. Erabakiaren berri bagenuen arren, orain jaso dugu jakinarazpen ofiziala.
Eguzkik, Ereñotzuko Toki Entitate Txikiak eta 721 herritarrek aurkeztutako alegazioak espresuki aintzat hartuta erabaki du Udalak. Alegazio-kopuruak berak argi erakusten du proiektuak kezka handia sortu duela herritarren artean.
Enpresak oraindik badu helegitea aurkezteko aukera.
Hirigintza eta Ingurumen teknikariek idatzitako txostenean oinarritu da Udala. Hona hemen txosten horretatik ateratako hainbat paragrafo:

Txostenak aipatzen du biltegia ezarri nahi den lekua Jarduera Arriskutsuaren Segurtasun Arean dagoela, hain justu, inguru hartan dagoeneko bi enpresa kimiko indartsu eta, ondorioz, arriskutsu badirelako, Electroquímica de Hernani eta KEMONE, alegia.
Txostenak, funtsean, zera dio, produktu kimikoak biltegiratzeko jarduera ez dela hirigintza-planifikazioarekin bateragarria. Hirigintza-bateragarritasuna edozein jarduera baimentzeko aldez aurretiko baldintza denez eta kasu honetan betetzen ez denez, Udalak ez du aurkeztutako beste alegazio batzuen gaineko baloraziorik egin behar izan. Esaterako, Eguzkik ohartarazi zuen, besteak beste, proiektua Uholde Arrisku Handiko Eremuan dagoela, eta horrek ez diola batere mesederik egiten produktu sukoi, korrosibo eta toxikoen biltegi baten segurtasunari. Ezta ondo-ondoan dagoen Urumeako Kontserbazio Bereziko Eremuari ere, jakina.
EGUZKI, 2026ko ekaina
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545