Apirilean zenbat izotz, maiatzean hainbeste elur

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Energia berriztagarrien inguruko mahaingurua Barakaldon, EH Bizirik eta STOP Fosilak ekimenetako ordezkariekin

2026-05-17 04:43

Barakaldo Naturalak antolatuta, asteazkenean, hilak 20, energia berriztagarrien eta desazkunde energetikoaren inguruko mahainguru bat izango da, 19:00etan, San Bizenteko kultur etxean. Bertan EH Bizirik zein STOP Fosilak ekimenetako ordezkariek parte hartuko dute.

EH Bizirik eta STOP Fosilak, biek ala biek ekologismoa eta lurraren defentsa aldarrikatzen dituzte. Biek ala biek uste dute desazkundea beharrezkoa ez ezik nahitaezkoa ere badela. Biek ala biek lan egiten dute energia berriztagarrien bueltan. Eta hala ere… elkarrengandik oso-oso urruti daude, itxuraz, antipodetan. Zergatik? Zer planteatzen du bakoitzak? Ez ote dago elkarren arteko zubi posiblerik? Galdera hauei erantzuna ematen saiatzeko aukera bikaina izango da Barakaldo Naturalak azteazkenerako antolatu duen mahainguruan.

atzera
gora