Lurra neguan pausatzen da, udaberrian atzartzeko

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Ehunka lagun bildu dira Manteoko Basque Culinary Centerren inaugurazio-ekitaldian protestatzeko

2025-10-20 21:38

Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Basque Culinary Centerren Okendo Aldeko inaugurazioaren aurrean, hain zuzen ere operazio urbanistiko horrek ekarri duen lur-zoru  eta baliabide publikoen ESPOLIAZIOA salatzeko. Hona hemen bideo pare bat:

https://x.com/ManteoBizirik/status/1980317821478527304?t=0xCqkD6-ukARDkq0bx1j_w&s=09

https://x.com/EguzkiEH/status/1980307334409941404?t=YBIEWd38NFZuSM02GMpU1Q&s=09

https://mastodon.eus/@Eguzki_Eko/115408143190832592

“EZ DUGU NAHI, EZ DUGU BEHAR: BASQUE SPECULINARY CENTER: UN EXPOLIO!” zioten pankartak eta hamarnaka kartel eskuetan hartuta manifestatu dira herritarrak, etengabean lemak eta aldarrikapen kantak oihukatuz: “ESKUAK GORA: HAU ESPOLIO BAT DA!”, “”BASQUE CULINARY: ESPOLIATZAILEA”… Mobilizazioa bizia eta burrunbatsua izan da, eta txistukada ozenak ere egin dira.

Ertzaintzak kontzentrazioa BCCren eta Okendo kultur etxearen arteko plazan egitea eragotzi duenez, manifestariek Nafarroako etorbideko bi karril okupatuz egin dute protesta, eta ordu betezmodu bizian luzatu da protesta.

Protestaren arrazoiak hobeto azalduta, hemen:

Manteoko Basque Culinary Center astelehenean inauguratuko dela eta, mobilizatzera deitu dute hainbat gizarte-taldek eta auzo-elkartek | Eguzki Talde Ekologista

atzera
gora