Eztago ilargia beti bere betean

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

EGUZKIk Sader hondakin arriskutsuen limitea zabaltzea gaitzetsi du eta herritarren osasunerako bermeak eskatu ditu

2026-11-26 19:15

EGUZKItik gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu Zorrotzako SADERek kudea dezakeen hondakin arriskutsuen muga % 37 handitzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren aurrean.
Baimenak urtean 79.140 tonatik 108.500 tonara igoko luke enpresak tratatu ditzakeen hondakin arriskutsuen kopurua. Erabaki hori bereziki kezkagarria da kontuan hartzen badugu, aipatutako informazioan jasotako datuen arabera, SADERek bi urtez jarraian gainditu zuela aurreko muga.
Onartezina da, horrelako egoera baten aurrean, Administrazioaren erantzuna baimendutako gaitasuna handitzea izatea, ingurumen-baldintzak zorrotz betetzea eskatu beharrean.

 

 Barkatu, idatzia erderaz dator

atzera
gora