Astelehenero 8:00etan zure epostan
Bideotik ateratako irudia. Bideioan bertan operazioa askoz hobeto ikusten da.
Honako bideo honetan ikus daitekeen arrain-baztertze edo deskartea salatu du Eguzkik:
https://youtube.com/watch?v=cuqBxKgG6Ns&feature=shared
Irudiok partikular batek grabatu ditu Bizkaiko uretan, kostatik milia erdira gutxi gorabehera, eta zabaltzeko baimena eman dio Eguzkiri.
Espero dugu agintariek ezikusiarena ez egitea.
Arrantzatutako guztia LEHORRERATZEKO BEHARRA erabat indarrean dago 2019ko urtarrilaren 1etik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 Erregelamenduak aginduta. Atlantikoari dagokionez, indarrean dago harrapakinen guztizko onargarriak (TACak) eta kuotak dituzten espezie guztientzat. Hain zuzen ere, indarrean dago deskarte edo bazterkinak saihesteko, praktika hauek, biodibertsitateari kalte handia egiteaz gain, baliabideak xahutzen dituztelako.
Ingurumen aldetik jasanezinak diren praktika hauek arrain-populazioak txikitzen dituzte, eta horrek eragina izan dezake kuoten murrizketan, baita zenbait espezie arrantzatzeko debekuan ere. Horra orain dela ez hainbeste antxoarekin zer gertatu zen. Zorionez, arrantzaleen artean ere gero eta gehiago dira deskarteak saihestu behar direla argi eta garbi ikusten dutenak. Izan ere, deskarteak dira gaurko ogia eta biharko gosea.
EGUZKI, 2026ko martxoa
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545