Otsaileangizona makautsik ikusi baino, otsoa arditartean ikusi hobe.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguzkik isurketa berri bat salatu du Infernuko obretatik Añorga errekara

2026-03-31 05:51

Eguzkik atzo berriz ere 112ra deitu zuen, Infernuko obretatik Añorga errekara eginiko isurketa berri bat salatzeko. Aurrekoetan bezala, Tolosa Etorbidean Nanogure parean azaleratzen diren bi tuneletako batetik isurkin opako bat ateratzen zen; bestetik, berriz, ur garden samarra. Kontrastea ederki asko ikus daiteke atxikita bidaltzen dugun argazkian.

Eguzkik martxoaren 17an deitu zuen lehen aldiz 112ra antzeko isurketa bat salatzeko (1). Lehen ere, auzokoek esanda, bagenuen gisa honetako beste isurketa batzuen berri.

Lehenengo dei hark balio izan zuen Urak susmatzen genuena konfirmatzeko, alegia, isurketak Infernuko obretatik datozela, neurri prebentiboek funtzionatzen ez dutelako edo gaizki funtzionatzen dutelako. Atzoko isurketak agerian utzi zuen gauzak ez direla inolaz ere aldatu.

Zigor-espedientea irekitzeko exijitzen dugu, eta, batez ere, isurtzeari behingoz uzteko.

EGUZKI, 2026ko martxoan

(1) Eguzkik isurketa baten berri eman du Añorga errekan, Nanogune parean | Eguzki Talde Ekologista

atzera
gora