Otsailean aldiz eguzkitan, aldiz sutatsean.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguzkik bi kexa aurkeztu ditu Arartekoan Errenteriako Udalak ingurumenari buruzko informazio-eskubidea urratzen duelakoan

2025-05-16 08:17

Ez da lehengo aldia, eta, jarrera ikusita, zoritxarrez ez da azkena izango. Kasu honetan bi kexa pilatu dira, bat, txorien talka ekiditearekin lotuta eta bestea Pontikako errekarekin.

2025ko urtarrilaren 21an Errenteriako udaleko erregistroan idatzi bati sarrera eman genion Altzate eta Iztieta auzoa lotzen duen zubi berrian txoriak talka ez egiteko neurriak hartzea eskatuz.

2025ko martxoaren 18an, Errenteriako udaleko erregistroan idatzi bati sarrera eman genion Pontikako errekan egin behar zen obraren inguruan informazioa eskatuz.

Legeak ezartzen dituen epeak gainditu dira, eta Udalak ez digu inolako erantzunik eman. Jarrera horrek Arartekoan kexa bat aurkeztera eraman gintuen, ingurumeneko informazio eskubidearen urraketa delakoan.

Horrela ulertu du ere Arartekoak eta espediente bat ireki du (1242/2025/QC), bi kexa batuz. Arartekoak bere lana bukatu arte, ez dugu jakingo horren emaitza, baina besteetan gertatu den moduan honetan ere eskatutako informazioa lortuko dugula itxaropena osoa dugu. Horrela bada, Udalak informazioa eskubidearekiko duen jarrera aldatu beharko luke.

atzera
gora