Zure hiri-baratzea sortzea, lorategietan barazkiak jartzea bezain erraza da

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

EGUZKI sare harrapari pelagikoen aurka

2025-07-03 23:46

Aste honetan iritsi dira Euskal Herriko portuetara Irlandako arraste-ontziak, euren sare pelagikoen bidez gure kostaldean bizi den edonor suntsitzen dutenak.
Ondarroako portuan bakarrik zenbatu ahal izan genituen Irlandako zazpi ontzi pelagiko.
Sare pelagikoekin arrantzatzea debekatuta dago bai Espainiako Estatuan bai EAEko uretan, arrantza mota honek den-dena harrapatzen duelako eta, ondorioz, deskarte handia sortzen duelako. Beraz, ez da jasangarria, arrantzalekuak eta ekosistemak agortzen ditu.

Azken batean, arrantza mota hau bi ontziren artean inbutu moduko sare bat arrastatzean datza. Kontuan izan behar da sare-inbutu hauek oso-oso handiak direla. Futbol-zelai baten neurriko ahoa ere izan dezakete. Eta, jakina, bidean aurkitzen duten guztia harrapatzen dute, bai espezie objetivo komertzialak, bai espezie ez-komertzialak, bai espezie babestuak ere, hala nola, dortokak, izurdeak eta beste. Harrapatutako asko deskartatzen da, komertziala ez delako, sareetan denbora gehiegi pasatu delako edo azpian egonda zanpa-zanpa eginda geratu delako. Eta deskarte hori guztia berriz ere itsasora doa, hilik baina.

Kantauriko arrantzaleek, aldiz, hegaluzeak kanaberaz edo xaxian harrapatzen dituzte, artisau-tresnez, alegia. Horrela, aleak banan-banan arrantzatzen dituzte, deskartea saihestuz.

Gauzak horrela, konpromiso handiagoa eskatzen diegu Espainiako eta EAEko administrazioei. Kontrol zorrotza izatea, pelagikoei eta handizkako erosleei errentagarri ez izateko.

Esan dezagun, arrantza “olinpikoa” deritzona (“iristen den azkena ergela da” esaldian laburbildu daitekeena) akats bat iruditzen zaigula. Batetik, arrantzaleak zukutzen ditu, orain dela urte batzuk baino denbora erdian arrain kopuru berdintsua harrapatzera behartzen baititu. Bestetik, kuota bi hilabete eskasetan kontzentratzen du, ohiko kontsumo-garaia nabarmen murriztuz. Horrek erosle handien boterea areagotzen du.

Kantauriko arrantzaleek kupoarekin amaitzen dutenean pelagikoek bakarrik jarraitu ahal izango dute arrantzan. Beraz, gure etxeetan zein ostalaritzan kontsumituko den hegaluze freskoa pelagikoa izango da, ez banan-banan arrantzatuko dena, ezta euskal arrantzaleena ere. Ulertezina.

Harrapariak kanpainan dauden bitartean, gu ere bai. Gaelikozko eta ingelesezko kartelak prest ditugu arrantzale irlandarrei ongietorria emateko, baina ez haien sare harrapariei.

¡NO A LA REDES PELÁGICAS!

          Eguzki Grupo Ecologista y Antinuclear a 6 de Julio de 2025

 

 

 

atzera
gora