Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ekainean eta uztailaren hasieran, bainu garai betean, kirol-portua eta Artibaiko itsasadarra dragatzeko lanak jasan ditugu Ondarroan.
Hasiera batean obrek abendutik maiatzera arteko baimena bazuten ere, amaitu gabe zegoenez, Eusko Jaurlaritzak uztailaren 12ra arte luzatu zuen baimena. Gure ustez, draga-lanek bainuan eraginik ez zuten beste portu edo eremu batera eraman behar ziren dragak, eta, ondoren, urrian, Ondarroan jarraitu.
Dragatzeekin beti gertatzen da kalte ekologikoren bat, bereziki ekosistema sentikorretan, hala nola itsasadarretan. Izan ere, dragatzeak harrak, krustazeoak, moluskuak eta bestelako organismo bentonikoak bizi diren lekua kentzen edo aldatzen du, eta horiek dira elikadura-kate askoren oinarria.
Hori kontuan izanda ere, dragatze horien beharra ikusten bada, oso kontuan hartu beharko lirateke lan horiek egiten diren datak. Ez daitezela inoiz bainu garaiarekin bat etorri! Horixe da, hain zuzen ere, aurten gertatu dena.
Horiek modurik egokienean kudeatzeko, pentsatu nahi dugu atera beharreko sedimentuen analisi egokiak egin direla, urteetan metatutako metal astunik, hidrokarburorik edo bestelako kutsatzailerik ba ote duten jakiteko.
Ziur gaude ez dela uraren uhertasuna zehatz-mehatz kontrolatu.Datu hori ziurta dezakegu, izan ere, dragatze-lanak egiten ziren bitartean ura erabat uherra zela ikusi dugu. (Ikus argazkia).
Are gehiago, draga txiki batek kukainatik hogei metro eskasera ateratzen zuen lohia, hondartzatik berrogeita hamar metroara botatzen zuen, eta han beste draga handiago batek ateratzen zituen berriro, behin betiko kostaldetik urrun botatzeko. Hau da, kaka etengabe mugitzen.
Gertakari horiek ikusita, URA Agentziari jakinarazi genion, non ez duen saihestu inpunitate osoz kutsatzen jarraitzea.

Andra bat aurpegia dana zikinduta baino hartu eta gero

Dragatzen
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545