Astelehenero 8:00etan zure epostan
Gipuzkoa Antitaurina plataformak egin zuen atzo Aste Nagusiaren atariko manifestazioa. Hona hemen bideo pare bat:
https://x.com/EguzkiEH/status/1954216027383877835?t=5TjSjpJyr84hd_SFLj1acg&s=09
https://x.com/EguzkiEH/status/1954300260836401322?t=vuvjmu3KMAKH-86BqVXeTQ&s=09
Bigarrena Linas Kortak Gipuzkoa Antitaurinarekin duen konplizitatearen fruitua da.
Hemendik aurrera, berriz, manifaren bukaeran irakurri zen manifestua. Tarteka, Linasek berak eginiko hainbat argazki tartekatu ditugu.
GIPUZKOA ANTITAURINA PLATAFORMAREN AGIRIA
Bortxaz gozatzea naturaltzat hartu duten horiei zera nahi diegu esan, manifestazio honetara bildu garenok: zabaldu begiak baina, batez ere, bihotzak.
Zezenak sufritu egiten duela onartzen ez dutenei, berariazko ezaugarriak izateak heriotzara arte hura xehetu eta torturatzeko zilegitasuna ematen diela uste dutenei…
Donostiarron mezua argia da: ez dugu tauromakiarik nahi. Horren adierazle garbi da gaur egun sarraskiak urtean hiru egunez baino ez burutzea, ikuslegoaren gehiengoa Donostiatik kanpokoa izanik.
Lotsagarria da diru publikoz ordaindu behar den Ilunberen zahar-berritze eta egokitzapenak zezenketen aukera barnebiltzea. Horrek ez digu kulturaz hitz egiten, herritargoa ordezkatzen ez duten presio sorta eta inposaketez baizik.
Tauromakia aurretiaz erabakitako eta borondatezko ekintza da. Zezenaren oinazearen jakitun torturatu eta hiltzen da, oinaze hori gutxiengo baten entretenigarri izateko. Hori ez da artea. Hori bortxa zuzendua da. Hori ankerkeria da.
Mundu mailako albaitaritza zein komunitate zientifikoak baieztatua da: zezenek konzientzia dute, sentitu, hunkitu, atsekabetu eta beldurtu/ikaratu egiten dira.
Tauromakia defendatu edota sustatzen dutenak froga horiei muzin egin eta entzungor dira, bere burua terraplanisten edota klima aldaketa ukatzen dutenen pareko jarriz.
Egitateari bizkar ematen diote, bere gozamen eta etekin ekonomikoa lehenetsiz. Begibistakoa ukatu, bortxa betieretzeko.
Zientziaren ukatzaile dugu Goia, akaso? Zezenketetarako Ilunbe birgaituari eustea negazionismoa da, animalien aurkako ankerkeriari eustea, eta donostiarron borondatearen arabera ez gobernatzea, horixe denean bere betebeharra.
Horrengatik guztiagatik , zera exijitzen dugu:
-Ilunbeko behin betiko proiektuan ez dadin zezenketarako espaziorik berma.
-Dirutza publiko hori kirol, kultura, arte, musika, komunitatera…bideratzea. Sekula ez tortura ekintzara.
-Gure instituzioak etika, erruki eta herritargoaren zerbitzura jartzea, eta ez diru publikoz lagundutako sadismoarenera.
Goia jauna: basakeria betieretzearen arduradun gisa gogoratua ez izateko garaiz zaude. Ez dugu zezen plazarik nahi. Ez dugu torturarik nahi. Ilunbe kulturaz eta kirolaz lepo behar du, eta ankerkeriaz libre!
DONOSTIAN ZEZENKETARIK EZ!
Bukatzeko: Gipuzkoan sokamutur, entzierro eta zezenketek diraute, ez bakarrik Donostian, baizik eta baita Azpeitia, Deba eta Zestoan ere.
Horregatik, Gipuzkoa Antitaurina Plataformak gaur bertan Gipuzkoako Udal guztiak interpelatzeko prozesua abiatuko du, ordezkaritza duten talde politiko guztiek animalien aurkako ankerkeriaz duten iritzia jendaurrean agertzeko. Haien erantzuna gure sare sozialen bitartez hedatuko dugu.
GIPUZKOAN ZEZENKETARIK EZ!
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545