Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Donostiako Aste Nagusiko manifestazio antitaurinoaren jopuntuan egon da alkate berria, zezenketek irauteko modua egiten ari delako

2026-08-09 11:14

Donostiako Aste Nagusiaren hasieran urtero egiten den manifestazioa atzo egin zen, eta hona hemen pare bat bideo:

Hemendik aurrera, berriz, Gipuzkoa Antitaurinak bukaerako ekitaldian, Sarriegi plazan, zabaldu zuen mezua irakur dezakezu…

Jon Insausti, Donostiako alkateak, “Donostiarra 2040 Topera” saltzen digu, DENON ARTEAN etorkizuneko hiria diseinatzeko. Berak dio “entzun eta ikasi nahi duela donostiarrentzat etorkizun bat sortzeko”. Baina tauromakiaren eztabaida ez zaio intersatzen. Nahiz eta donostiarrok ikuskizun horien aurka azaldu, gure sinaduren bidez.

Argi dago EAJ eta PSEk gobernatzen duten udal honetan, gehienon nahiak azpiratuak izan direla, gutxi batzuen interes ekonomikoengatik. Nor engainatu nahi dute? Zezenketak nola enkajatzen dira Donostiaren etorkizunean? Izan ere, ez dute bat egiten errespetuaren, iraunkortasunaren eta enpatiaren TOPean egotea bilatzen duen hiri batekin.

Hala ere, erabilera anitzeko Illunbe Berriaren proiektuan sartu dituzte, kosta ahala kosta. Donostia, tristeki, animalien aurkako tratu txarren TOPera iritsiko da programatu dizkiguten hiru egunetan. Lotsa sentitzen dugu, animlien kontura egiten den ikuskizunik makabro eta krudelenetako bat sustengatzeagatik.

Benetan Donostia oparo eta balioen erreferente nahi badugu, has gaitezen jada! Has gaitezen abangoardiako hiri eredugarri bat eraikitzen, jasangarria, eta baztertu dezagun animalien aurkako tratu txarra, balio etikoen leku TOP bat izatera iristeko.

Aldi berean, koherentzia eta suardia eskatzen dizkiegu alderdi politiko guztiei, Gilpuzkoako hainbat udalerritan kontraesanak saihesteko. Herri bateko bizilagunei galdetzea eskatzen duenak beste batean lotsagabeki sustatzen ditu tratu txarrak: zezenketak, entzierroak, kapeak edo sokatuturra. Horra Azpeitia, Deba, Egogoibar, Mutriku, Tolosa, Hernani, Pasaian edota Eibar.

Ezin salatu gabe utzi, zezenketei buruzko euskal lege berria, EAJ eta PSEren ekimenez, 16 urtetik beherakonetzat, hilabete gutxiko zekorrekin.

Animalien aldeko hainbat elkartek, HAIEKIN eta SOKAMUTURRA EZ, besteak beste, dokumentazio teknikoa aurkeztu zuten, lege hori atzera botatzeko, baita 41.000 gaitzezpen sidudura ere.

Bularreko animaliei tratu txarrak emateaz eta haurren eskubideak urratzeaz ari gara. Honen erantzuna ezagututzen duzue: azkenean, legea onartu egin da eta milaka euro bideratu dira gure lurraldeko lubby taurinora.

Horrek guztiak, Euskadin, animalien ongizatean atzerapauso larria suposatzen du. Haurren eta behien aurretiazko babesak bertan behera geratzen direlako.

Era berean, gure desadostasuna adierazi behar diogu ikuskizun hauetan parte hartzen duen gizartearen zati horri, besteen sufrimendua behar baitute ondo pasatzeko. Eta hemen sartzen da gure bakarkako lana, gertukoak berreztea, hauetako festa batera doazela naturaltasun osoz esaten digutenak. Guztion lana da.

INOREN ODOLIK ETA SUFRIMENDU GABEKO JAIEN ALDE!

ZEZENAK BIZIRIK, ZEZENKETARIK EZ, EZ DONOSTIAN EZ ION!

atzera
gora