Kilkirra udaran kantari, neguan hotzak dardari

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Donostia-Usurbil bidegorria erreibindikatzeko bizikleta-martxa, larunbatean

2026-11-09 17:43

Sortalde energia-kooperatibak antolatuta, larunbatean, hilak 14, 11etan, bizikleta-martxa bat abiatuko da Usurbilgo plazatik, “Bizi biziz” lemapean. Helburua da Foru Aldundiari eskatzea Usurbilgo erdialderaino bertaraino bidegorri seguru eta zuzena lehenbailehen egiteko.

Hona hemen bideoa eta deialdiaren testua, non erreibindikazioaren arrazoiak aletzen dituzten.

https://www.instagram.com/reel/DfajDHTqbrm/?exln=MTJoZmdweDZvNDFlbQ==

BIZI BIZIZ: Bizikleta Martxa – Bidegorria Añorgatik Usurbilera – SORTALDE | Usurbilgo Energia Komunitatea

BIDEGORRI HORI USURBILDARRENTZAT BEZAIN MESEDEGARRIA IZANGO LITZATEKE LASARTEORIATARRENTZAT

Izan ere, gezurra dirudien arren, gaur egun Usurbil eta Lasarte bitarteko lotura ziklista eta peatonal normalik ez dago. Sortaldek erreibindikatzen duen bidegorriak gabezia larri hori konponduko luke.

Lasartetik Usurbilera joateko bi bide daude: Zubieta eta Santu-Enetik barrenekoa eta Txikierdi eta Troiatik barrenekoa. Lehenengoa seguruagoa da, baina gutxi gorabehera 5,5 kilometro luze ditu. Bigarrenak, berriz, batez beste 3,5 kilometro. Beraz, bigarren hori da Lasartetik edo Zubietako kasko ingurutik Usurbilera joateko bide logikoena, baina Troia auzune parera iristean, oso-oso arriskutsua da, eta horrek neurri handi batean disuasorio bihurtzen du. Izan ere, lehendabizi trenbidea pasatu egin behar da, eta, trenbidea pasatuta, zuzen-zuzenean N-634ra ateratzen da. Azken urteotan hobekuntzak egin dira, baina, hala ere, hau ez da normala, eta harrigarria ere bada nola urteak pasatzen joan diren Lasarte eta Usurbil bitarteko lotura peatonal eta ziklista eroso eta batez ere segururik bermatu gabe.

Gauzak horrela, lasarteoriatarrek ere ez dute arrazoirik falta larunbatekoan parte hartzeko.

atzera
gora