Astelehenero 8:00etan zure epostan
Donostiako hainbat elkartek gaur eskainitako prentsaurrekoaren une bat.
Donostiako auzo elkarte eta beste talde batzuetako ordezkariek prentsaurreko bat eskaini dute gaur salatzeko, ia hiru urteko lan, proposamen eta alegazioen ondoren, Udalak tabernetako terrazen ordenantzaren aldaketa bertan behera uztea erabaki duela, eta berriz ere zerotik hasteko asmoa duela.
Kalkulu akats bat? Arduradun politikoen gaitasun eza? Beharbada. Nolanahi ere, elkarteen iritziz, “eskapismo politikoaren ariketa magistrala” da. Izan ere, orain ordenantza berri bat planteatzean, EAJk eta PSEk eskuliburuko distrakzio maniobra bat aplikatzen dute. Dagoeneko ezinezkoa da ordenantza berri bat tramitatzea legealdia bukatu baino lehen. Beraz, paretik kentzen dute kanpainan gatazkatsu gerta dakiekeen gai bat. Nahiz eta horrek suposatuko duen orain arteko ordenantzarekin jarraitzea, hau da, Udalak berak zuzendu eta hobetu egin behar dela aitortu duen ordenantza horrexekin.
Merezi du elkarteen salaketa-testua osorik irakurtzea. Hona hemen, sinatzaileen zerrendarekin batera:
Donostia, terrazetako labirintoa eta hutsaren hurrena – BiziLagunEkin
TERRAZETAKO BEROGAILUEN DEBEKUA ERE BERTAN BEHERA
Eguzki da auzo elkarteen testua sinatu dutenetako bat. Bertan espazio publikoaz egiten den defentsarekin guztiz bat gatoz, jakina, baina, horrez gain, badugu beste arrazoi bat. Izan ere, bidean zen ordenantza berriak terrazetan berogailuak erabiltzeko debekua ezarri behar zuen. Eguzkik debeku horren beharra orain dela hamabost urte baino gehiago planteatu zuen, eta Udalak behin baino gehiagotan baietz esan duen arren, inoiz ez da gauzatu. Bazirudien oraingoan gauzatuko zela, baina oraingoan ere ez. Gai honi buruz iaz argitaratu genuen testua irakurtzera animatzen zaitugu;

EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545