Astelehenero 8:00etan zure epostan
Aste honetan Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna denez, Naturkonek, Gipuzkoako natura-talde eta talde ekologistak biltzen dituen koordinakundeak, Ulian landare inbaditzaileak erauzteko auzolan-deialdi bat egin du iganderako, Ulian.
Hitzordua 10:00ean da Donostiako Okendo Kulturetxetik oinez joateko asmoa dutenentzat. 10:30ean goiko aparkalekuan, berriz, zuzenean joan nahi dutenentzat.
Auzolana 12:00ak arte. Gero, mokadutxo bat hartu ahal izango dute partehartzaileek.
Ahalik eta kotxe gutxien erabiltzeko, jakinarazten da DBUSek baduela taxi bus zerbitzua eta gutxienez 30 minutu lehenago egin behar dela erreserba.
Igandeko jarduera honek, landare inbaditzaileak erauzteaz gain, badu ere beste helburu bat, alegia, Aldundiak biodibertsitatearen aurrean duen jarrera salatzea. Izan ere, Naturkonek iragarri berri duenez, azken bi urte hauetan Aldundiarekin izandako bileren balorazioa egin ostean, prozesu hori bukatutzat ematea erabaki du. Bi arrazoi izan dira koordinakundea erabaki hori hartzera eraman dutenak. Batetik, natur kontserbazioan eragiteko baliagarriak izan ez direlako eta, bestetik, natur ondarearen eta biodibertsitatearen zaintzako eta berreskurapenerako estrategiarik ez dagoelako. Ikus Naturkonek egin duen salaketa osoa:
ALDUNDIAREKIKO HARREMANA ETETEA ERABAKI DU NATURKONEK

EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545