Astelehenero 8:00etan zure epostan
Loturarik gabeko zatia
EGUZKI talde ekologistak Lezoko Udalean aurkeztu duen idazkian hiru eskaera jaso dira, guztiak herri horretako bidegorriarekin lotuta. Eskaerak egungo sarea hobetzera eta mugikortasun handiagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa sustatzera bideratuta daude. Udalak horietako bi betearazteko beharra duela uste dugu eta, azkena, beste alternatiba bat ez badago, kontuan hartzeko modukoa.
Eskaera bat, Lezoko sarreran, GI-636 errepidearen gaineko biribilgunean Udalak aspaldi jarritako seinaletikari buruzkoa da. Seinaletika bera bidegorri-sarearen funtzionaltasun onerako beharrezkotzat jotzen dugun neurria bada ere, kasu honetan, Pasaia-Donostia noranzkoak GI-636 errepidearekiko paraleloan adierazten duena okerra da; izan ere, tarte hori ez dago bizikleta-planaren barruan (Aldundiak berretsi du) eta, gainera, bidegorri baten gutxieneko baldintzak betetzetik oso urrun dago, are gehiago bizikletek eta oinezkoek partekatzen badute eta norabide bikoitzekoa bada. Horregatik, lehenbailehen kentzeko eskatzen dugu, baldintza horiek betetzen ez dituen espaloi-tarte estu bat bidegorri gisa erabiltzera bultzatzen baitu.
Bigarren eskaera, bidegorriaren sare nagusiko zatiari buruzkoa da, Renfeko geltokitik lehen aipatutako biribilguneraino doana. Biribilgunearen inguruan urbanizazio-obrak egin dira Altzate izeneko eremuaren hirigintza-garapenerako obren barruan. Auzo berrira sartzeko biribilgune berrirako obrek puntu batean estutzen dute Gipuzkoako Bizikleta Planean ezarritako sare nagusiaren trazadura, eta, ondorioz, puntu horretan ez ditu sare nagusi baterako baldintzak betetzen. Gainera, obrekin bidegorriaren zati bat eten egin zen, baina gaur egun ez dira leheneratu. Gure idazkian eskatzen dugu beharrezko neurriak har daitezela egungo trazaduraren baldintzak (gutxieneko zabalera) mantentzeko eta trazaduraren jarraitutasuna leheneratzeko.
Azkena eskaerak aukera bat eman nahi dio loturarik gabe dagoen tarte bati, nahiz eta lehen aipatutako planaren bidez diseinatu eta 2013an onartu zen bidegorrien sare nagusiaren parte izan. Beste aukera batzuk egon daitezkeela uste badugu ere, gure asmoa da arazo horri aurre egiteko beharra ikusaraztea, tarte horretan sareari jarraitutasuna eta koherentzia emanez.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545