Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak zuhaitz landaketa herrikoia antolatu du otsailaren 22an. Landaketa Leitzarango bailara dagoen Muntto tontorraren magalean egingo dugu, Andoaingo Mendiak izeneko herri lurretan, iazko lur sialaren ondoan.
Landaketak bi helburu nagusi ditu:
Bide horretan, landaketa hektarea bat pasatxoko lurzoru batean egingo dugu, aurreko urteko lursailaren parean. Aurretik pinudia zegoen eta guk espezie anitzak landatuko ditugu, haritza eta pagoez gain elorria, haltza, gaztaina eta abarrekin batera, etorkizunean baso atlantiarra osatzen lagunduko duten espezieak, Leitzaran bailaran iraganean ugari zen baso mota.
Otsailaren 22an larunbatez egingo dugu landaketa horretarako Otitan (tunelaren ondoan) goizeko 9:00 geratu gara. Ordubete eskaseko ibilbidea dago eta mendiko arropa eta botak eramatea gomendatzen dugu. Guk jan edanak eramango ditugu baita tresnak ere. Hala ere, norbaitek aitzurra edo/eta palaren bat badu ekartzea gomendatzen dugu. Bukatzeko adierazi, 688662532an izena eman dezakezuen whatsapp talde bat dugula edozein galdera egiteko edo azken berrien unean-unekoak jasotzeko.
Bizitzeko Andoain eraikitzen! Bizitzeko Lurra eraikitzen!
Eguzki Talde Ekologista eta Antunuklearra, otsailean.
Informazio osagarria:
Basoen garrantziaz kontzientzia hartzea, egoera onena egoteak gizarteari ematen dizkion onura ugariaz jabetu gaitezen. Basoak betetzen dituzten funtzioei ekosistemikoak esaten zaie eta nagusienak: CO2 oxigeno eta biomasa bilakatzea, klimaren gorabeheren ondorioak apaltzen laguntzen du, ura araztu eta erregulatzen laguntzen du, uholde naiz luizi arriskuak arindu, gordailu genetikoa da, egurra ekoizten du, aisigune bihurtzen da… Pentsa guzti horiek dirutan itzuli behar bagenitu…
Malkar ederre egokitu zitzaigun iaz. Ez gaude halako lanak egiten ohituta baina modatu ginen.
Orain arte herri lurrak kudeatzeko era aldaketak aldarrikatzea. Ziurrenik herritar askok ez dute jakingo Andoaingo Udala 668 ha-ren jabe dela Leitzaranen, horietatik gehienak Onddo-Aizkorriko mendien magalean eta Ubaran errekaren bailaran daudenak. Andoaingo Mendiak bezala ezagutzen dira, kudeaketaz Gipuzkoako Foru Aldundia arduratzen da eta herri onurako mendiak bezala izendatuta daude. Izendapen horren ondorioetako bat basoen funtzio ekosistemikoak era egokian betetzeaz ziurtatzea da.
Eta hori gaur egun ez dela gertatzen uste dugu guk. Izan ere, egun bertako espezieak %20 baino ez dira heltzen eta kanpokoak berriz, gehienak koniferak -460 ha-tik gora- %71 gainditzen dute ( gainontzekoak mendiko belardiak dira). Gainera sail gehienak etekina lortzeko asmoz kudeatzen direnez, maiz erabat soiltzen dira sailak, baso helduak izatera iristeko aukera errotik zapuztuz, haizearen higadurari bidea libre utziz, baita euri urarenari ere, inguruko bizidun guztietan desoreka eragin…
Guzti hau kontuan hartuta, Udalari eskatu diogu Andoaingo Mendien kudeaketan zuzenki parte hartzea eta kontserbazioaren aldeko apustua egin dezala, ustiaketarena alde batera utziz.
Oharra: “Andoaingo Mandien Antolamendu Plana” izeneko txostenetik eta “EAEko Baso Inbentario”tik ateratakoak dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545