Azken azalpenak landaketa hasi aurretik
Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak zuhaitz landaketa herrikoiak egin ditu Andoainen eta Larrabetzun asteburu honetan. Andoaingo kasuan landaketa herri lurretan egin dugu, Leitzarango bailara dagoen Muntto tontorraren magalean Andoaingo Mendiak izeneko Mendi Babeslean; Larrabetzukoa berriz lursail pribatuan.
Landaketak bi helburu nagusi ditu:
Andoainen bildutako koadrila
Helburu horiek lortzeko bidea auzolana izan da, Larrabetzuko kasuan beste bi talderekin batera egindako elkarlana izan delarik: Sasiburu eta Bagatza Konsumo Taldea.
Gaurko egunean (bi jardueren artean) ia 70 lagunek parte hartu dugu landaketetan eta denera 800 bat zuhaitz landatu ditugu, lehen pinudiak ziren lekuetan: haritzak, pagoak, gaztainondoak, haltzak, elorriak, urkiak… Etorkizunean baso anitzak, baso biziak lortzea asmoz.
Larrabetzuko landaketako une bat.
Gai honetan Bizkaia naiz Gipuzkoakoak Aldundiak ez dute ardura faltarik, gai honetan dauden eskumen gehienak beraien mende dauden neurrian. Horregatik bertako zuhaitzen baso anitzak izateko aldarrikapenarekin era sendoan inplikatzeko eskatzen diegu, orain arte egin ez dutena. Bereziki herri lurretan, hauek Aldundiaren edo/eta Udalen jabetzak izanik, ez genuke inongo arazorik izan behar jatorrizko funtzio ekosistemikoetara bideratzeko. Lur pribatuetan berriz, eukaliptoa eta orain hau ordezkatuz doan kriptomeria naiz kanpoko beste espezie batzuk landatzea bultzatu eta lagundu beharrean, bertako basoen aldeko apostua egiteko, lurjabeei beharrezko bultzada ematea eskatzen diegu, izan ere, egungo basogintzaren errentagarritasuna dirulaguntzetan oinarritzen baita. Hau da, dirulaguntzik ez bada etekina 0 edo 0tik gertukoa da. Beraz, naiz eskumena dutela, naiz ekimena bere eskutan dagoelako, Aldundiak paper garrantzitsua jokatzen dute gai honetan eta orain artean ardurgabekeriaz jokatu dutela garbi esan behar dugu.
Zoritxarrez mesfidati gara bi Aldundien jarrerarekin. Gipuzkoako kasuan onartu berria da Basogintzari Buruzko Ponentziaren Txostena (EAJ, PSE eta PPren bozkekin) eta oinarrian orain arteko bidearekin jarraitzea proposatzen du, basogintza sektore ekonomikoko irizpidetan lerratuz. Adibide xume bat jartzearren, egun zuhaitzez estalitako azaleraren %33a betetzen duen insignis pinuak azken urteetan jasan duen xingola (marroia naiz gorria) gaitzetik eratorritako egoerari ez dio aipamenik ere egiten, azken hamarkadetan landu den baso politkan lurrikara bat eragin duen arren. Badirudi akordioa lortu dudten alderdiak hainbat aditu eta txosteni entzungorrarena egin diotela. Bizkaiko kasuan, ia paraleloan ematen ari da Batzar Nagusietan sortutako Bizkaiko Basoen Kudeaketa Aztertzeko Batzordearen ibilbidea eta kasu honetan ondoriak idaztea ( edo herriari aurkeztea) falta bada ere, Gipuzkoakoen bide beretsutik joan dela aurrera dezakegu.
Bukatzeko herri lurrak dituzten udalak gonbidatu nahi ditugu bertako basoa berreskuratzeko landaketak egitera; herri lurrak ez dituztenei berriz, lurrak erosten hastera. Eta herritarrak berriz, halako ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Eguzkiren kasuan laster edukiko dute beste aukera bat, Barakaldon, martxoaren 9an, San Bizente Auzoan.
Euskal Herria Ekologiatik Eraikitzen! Bizitzeko Lurra eraikitzen!
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545