Astelehenero 8:00etan zure epostan
Mendelu. Iturria: Diario Vasco
Zalantzarik gabe, Mendeluko (Irun) bulebarizazioa (550 metro inguruko zatia) berri ona da auzo horretako bizilagunentzat eta beste mugikortasun modu jasangarriagoen erabiltzaileentzat, eta ez da gutxiagorako, hiriko zati horretatik, egunean, 13.000 ibilgailutik gora igarotzen baitira. Hedabideetan jakitera eman dutenez, Aldundiak dagoeneko lizitaziora atera du proiektua, eta lanak 2027an zehar hastea aurreikusten da.
Jarduketa hori egiteko, bidegorria jarri da bidearen paraleloan. Orain arte esaten zen ezin zela aurreikusi, eta bidegorriaren trazadura naturagune babestu batetik igaro behar zela. Jarduketa horren bidez, ordea, lehen ezinezkoa zirudien zerbait egin ahal izan da, hau da, bidegorriaren trazadura naturagune babestu horretatik kanpo egitea, hori izanik gure eskakizunetako bat.
Prentsako informazioan, jarduketa hori Aldundia bera sustatzen ari den beste batekin erlazionatzen da: N-638 eta GI-636 errepideak bi biribilguneren eta 160 metroko bide-zati berri baten bidez lotzearekin.
Oraingo albistea Mendeluko bulebarizazioa den arren, eta horrekin gure adostasunik zabalena erakutsi dugun arren, ez gaude ados bide-zati berriaren jarduketarekin. Gogoratu behar da jarduera horrek kontrako txostena jaso zuela.
Oso alderdikoia iruditzen zaigu bi jarduketak lotu nahi izatea, izan ere, bide-zati berriak eragin handiak ditu Europa mailan ere babes-figurak dituen eremu horretan. Komunikatu hau baliatu nahi dugu Mendelu bulebarizatzeko erabakia zoriontzeko, bai eta Foru Aldundiak eta gai honetan eskumena duten gainerako administrazioek Mendeluko trafikoaren alternatiba beste parametro batzuekin eta aurkeztutako proiektua baztertuz landu dezatela eskatzeko ere.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545