Astelehenero 8:00etan zure epostan
Auditz-Akularri buruzko ideia-lehiaketa antolatu du arkitekturan, hirigintzan eta lurralde-antolaketan diharduen Dunak diziplinarteko lantaldeak. Auditz-Akular Altzako nagurgune bat da, Donostia eta Pasai Antxoren arteko mugan dagoena. Bertan 3.000 etxebizitza eraikitzeko proiektua berreskuratu du Eusko Jaurlaritzak, orain dela urte batzuk baztertu zuen arren.
Proiektuak herritarren artean sortu duen desadostasun zabalarekin bat dator lehiaketa (ikus Ekimenak – Altza XXI), eta honako helburu hau du: “Auditz Akularren baliabide naturalak, ingurumen-balioak eta aniztasun ekologikoa eta soziala sendotuko dituen paisaia berri bat irudikatzea; natura eta hiri-ingurua josiz eta klima-aldaketaren aurrean erresilientzia handituz”.
Lehiaketa ikasleei eta profesionalei zuzenduta dago, bereziki paisaia, arkitektura, hirigintza, ekologia, ingurumen- eta gizarte-zientziak eta beste diziplina batzuk uztartzen dituzten taldeei. Xehetasun guztiak, oinarriak, izena ematea, dokumentazioa, epeak eta sariak barne, honako esteka honetan: Auditz-Akular · Hiri jarraitik natura jarraitura · Dunak taldea
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545