Astelehenero 8:00etan zure epostan
Manifestuaren aurkezpena gaur goizean. ARGAZKIA: erran.eus
Desobedientzia ez dela delitua aldarrikatzen duen manifestua aurkeztu du gaur goizean Iruñean Aroztegiko Elkartasun Komiteak. 196 pertsonek izenpetu dute. Horien artean dira Aiora Renteria, Albina Stardust, Asisko Urmeneta, Castillo Suarez, Eneko Sagardoy, Eñaut Elorrieta, Estitxu Fernandez Maritxalar, Fermin Muguruza, Filipe BIdart, Gorka Urbizu, Irati Jimenez, Itxaro Borda, Itziar Ituño, Joseba Sarrionandia, Joseba Miren Agur Meabe, Miren Amuriza, Kiliki Frexko, Maialen Lujanbio, Ruper Ordorika, Sabino Cuadra edo Ximun Fuchs. Zerrenda osoa, testu honen bukaeran. Hemen manifestuaren aurkezpenaren berri ematen duten esteka batzuk:
Aroztegiko auzipetuen absoluzioa eskatu dute: «Desobedientzia zibila ez da delitua»
Manifestua argitara atera dute epaiketaren “bezperan”. Izan ere, Baztango Aroztegiko eraikuntza-proiektuari aurre egin diotenen aurkako epaiketa datorren hastean egingo da, maiatzaren 19 eta 23 bitartean, Iruñean.
Bertan epaituko dituzte zazpi baztandar, 2021eko udaberrian Aroztegiko obren aurrean egindako kanpaldian parte hartu zutela leporatuta: Talde kriminala izatea leporatu diete Aroztegiaren aurkako ekimenetan parte hartu zuten 7 kideei
Akusazioek, guztira, 20 urteko kartzela-zigorra eskatzen du, baita 56.000 euroko erantzukizun zibila ere. Hertsapenak eta talde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete. Era berean, enpresak 43 milioi euroko kalte-ordaina eskatu die Espainiako eta Nafarroako gobernuei, eta dirutza horren azken erantzukizuna ere inputatuen bizkar gera liteke.
Epaiketaren ondorioak oso larriak izan daitezke zazpi inputatuentzat eta, oro har, baztandarrentzat, jakina. baina baita Euskal Herriko gizarte mugimendu guztientzat ere, kriminalizazio-bide arriskutsu batean sakonduko bailuke.
Epaiketak iraun bitartean, Iruñeko epaitegiaren aurrean kontzentratzeko deia egin du Aroztegiko Elkartasun Komiteak, inputatuen absoluzioa eskatzeko.
Otsailean Iruñean egin zen martxa erraldoiaren ondoren ere (Aroztegia: “¡No son siete! ¡Somos un pueblo! | Eguzki Talde Ekologista), elkartasun-ekintzak antolatzen jarraitu du Komiteak. Azkena, joan den asteko kanpaldia, Elizondoko plazan. Larunbatean bukatu zen, bideoan ikus (eta entzun) daitekeen elkarretaratze zaratatsuarekin: (2) Eguzki en X: “#Aroztegia. #Elizondo ko plaza, orain. Kriminalizaziorik ez!!! #baztan https://t.co/bWOiB8AiYn” / X
Honako beste bideo honetan, berriz, kanpaldiko irudiak eta inputatuetako baten adierazpenak dituzu: https://youtu.be/lBjIymHAclk?si=3WwmchWNm9QQY6pc
Eta bukatzeko, autoinkulpazio-sorta ederra. Lehenik, zazpi auzipetuak ez zirelako bakarrik egon kanpaldian, eta, bigarrenik, eta batez ere, “ez direlako zazpi, herri bat baizik”: Aroztegiko Elkartasun Komitea (@aroztegia_elkartasuna) • Fotos y videos de Instagram
Aroztegiako proiektuak luxuzko hotel bat, golf-zelai bat eta 228 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Lekarozen, gaur egun 300 biztanle pasatxo baino ez dituen herri batean. Proiektu honen aurrean ezin izan dute ezer egin ez Lekarozek eta Baztanek; izan ere, Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Plan Sektorial baten bidez toki-erakundeei beren eskumenak kendu zizkien.
Aroztegiko Elkartasun Komitearen jarduera Instagrameko kontuaren bidez jarrai daiteke: Aroztegiko Elkartasun Komitea (@aroztegia_elkartasuna) • Fotos y videos de Instagram
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545