Astelehenero 8:00etan zure epostan
Aroztegiko Elkartasun Komiteak martxan jarri du auzipetuei ezarritako isunei aurre egiteko diru-bilketa.
Izan ere, epaiketan talde kriminalaren akusazioa eta bizi osoko zigor ekonomikoa saihestu zituzten arren, oso isun handiak jarri zizkieten. Hain justu, isun hauei aurre egiteko eta Aroztegiko proiektuaren kontra borrokan jarraitzeko 70.000 euro behar dituzte, haiek berek honako bideo honetan esplikatzen duten bezala:
Nola egin ekarpena?
Aroztegiko proiektuak luxuzko hotel bat, golf-zelai bat eta 228 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Lekarozen, gaur egun 300 biztanle pasatxo baino ez dituen herri batean. Proiektu honen aurrean ezin izan dute ezer egin ez Lekarozek eta Baztanek; izan ere, Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Plan Sektorial baten bidez toki-erakundeei beren eskumenak kendu zizkien. 2021eko udaberrian, hainbat herritarrek Aroztegian akanpatu eta obrak gerarazi zituzten. Horietako zazpi auzipetu zituzten: Talde kriminala izatea leporatu diete Aroztegiaren aurkako ekimenetan parte hartu zuten 7 kideei.

EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545