Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ehun talde baino gehiagok bat egin dute Aroztegiko auzipetuen alde larunbatean Iruñean egingo den manifestazioan. Hitzordu garrantzitsua, ezbairik gabe, akusazioak ez baitu beraientzat alferrik eskatzen 20 urteko kartzela eta 56.000 euroko zigorra. Izan ere, talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze- eta bortxa-delitu larriak leporatzen dizkie.
Zer egin zuten, ba? Baztango Aroztegia parajean proiektu urbanistikoa eraiki nahi zutenek lanei legez kanpo ekin zietenean, auzipetuak hondeamakinen aurrean paratu ziren. Hori ez delitu!
228 etxebitzitza familia bakarrekok, golf-zelai batek eta luxuzko hotel batek osatzen dute Aroztegia proiektua.
Honako bideo hauetan, informazio xeheago:
Talde kriminala izatea leporatu diete Aroztegiaren aurkako ekimenetan parte hartu zuten 7 kideei
Aroztegiaren aurkakoen kontrako epaiketa otsailean izanen da, talde kriminala osatzeaz akusaturik
Hemen, berriz, manifestazioarekin bat egin duten talde eta erakundeak:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545