Kandelario elurra dario; San Josek lagunduko dio.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Aroztegia: 'Ez dira zazpi! Herri bat gara!

2025-02-02 21:04

Sarasate pasealekua bete-bete eginda.

Milaka lagun –18.000, antolatzaileek egin zuten zenbaketaren arabera– manifestatu ginen Iruñean Aroztegiko zazpi auzipetuentzat absoluzioa eta Baztan mehatxatzen duen proiektu urbanistiko/turistiko espekulatzaile hori bertan berhera gera dadila eskatzeko. Manifestazioan behin eta berriz entzun ahal izan zen bezala, “ez dira zazpi, herri bat gara”.

Honako esteketan aurkituko dituzue hainbat kronika, argazki eta bideo.

Aroztegiko zazpiak absolbitzeko eta «proiektu espekulatzaileak eta suntsitzaileak gelditzeko» eskatu du jende olde batek Iruñean

Miles de personas exigen la paralización de Aroztegia y la absolución de los procesados | Euskal Herria | Naiz

Miles de personas marchan en Pamplona en solidaridad con los procesados por Aroztegia y exigen la paralización del macroproyecto

Manifestazioa Ziudadela parean.

Bukaerako ekitaldiaren une bat.

Olaia Inziartek eta Tatxersek biribildu zuten ekitaldia.

 

 

atzera
gora