Astelehenero 8:00etan zure epostan
Donostiako Udal Gobernuak joan den astean erabaki zuen Anoetako estadioaren ingurua berrurbanizatzea, eta horretarako 7 milioi euro bideratu ditu. Gauzak horrela, Eguzkik zera eskatu nahi dio Udal Gobernuari: estadioa handitzeko bota ziren 150 zuhaitzak ordezkatzeko aprobetxatu dezala, horretarako behar beste diru bermatuz.
Garbi dago estadioa handitu ondoren, inguruko urbanizazioa biribiltzeko lanak egin behar direla, baina ez da ahaztu behar estadioa handitzeko 150 zuhaitz bota zirela.
Beraz, estadio inguruko eraztun berde hori, behintzat, berreskuratu egin behar da, neurri ertaineko 150 zuhaitz sartuz.
Amara dentsitate handiko auzoa da, berdegune asko ere ez dituena. Eraztun berde hori, behintzat, berreskuratu egin behar da. Gainera, gaur egun estadioaren inguruak duen porlanezko basamortu itxura leuntzen lagunduko du.
Ez dugu uste 7 milioi euroko aurrekontu batetik %1 zuhaitzak landatzera bideratzea asko eskatzea denik.
Donostiako EGUZKI, 2022ko maiatzean
La entrada Anoetako estadioaren inguruan lehen botatako zuhaitzak orain ordezkatzeko eskatu du Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545