Astelehenero 8:00etan zure epostan
Aingirari buruzko txosten berri bat (*) argitaratu zuen atzo Itsasoa Ikertzeko Nazioarteko Kontseiluak (ICES), Europar Batasuna arrantza-kontuetan aholkatzen duen zientzia-erakundeak, alegia. Txostenean berretsi du espeziearen egoera “kritikoa” dela eta muga biologikoetatik “oso azpitik” dagoela.
Oso aholku garbia ematen du: 2026an espeziea ez arrantzatzea, ez aisialdian ez modu profesionalean, ez birpopulatzeko ez akuikulturarako.
ICESek gehitzen du kausa antropogenikoek eragindako aingiren hilkortasunak 0koa izan beharko lukeela eta espeziearen habitatak leheneratu egin behar direla, bai kopuruz, bai kalitatez. Horretarako, [ibaietan] konektibitatea leheneratu egin behar da [askotan presek eta bestelako oztopokoek trabatzen baitute], habitaten ezaguarri fisiko, kimiko eta biologikoak leheneratu egin behar diren bezala.
Txostenean, berez mintzo diren honako grafiko hauek ikus daitezke:

Kristalezko aingira delako horiek angulak dira, aingirakumeak, alegia. Grafiko hau Europako hegoaldeko datuekin osatu da. Beraz, gure errioak hor daude.

Europako iparraldean, berriz (Suedia, Norvegia, Danimarka, Alemania, Herbehereak…), egoera are okerragoa da. Nolanahi ere, zientzialariek ohartarazi dute Europako aingirek populazio bat eta bera osatzen dutela.
Hala eta guztiz, oraindik bada angulak arrantzatzeko “eskubidea” aldarrikatzen duenik, baita Jaurlaritzak 2025-2026 denboraldia eteteko hartu duen erabakia kritikatzen ere. Egia esan, Jaurlaritzak bekatuan du penitentzia. Izan ere, Eruopar Batasunak angularen aisialdiko arrantza debekatu zuen, eta hori zen ordura arte Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean zegoen angula-arrantza mota bakarra. EUren debekuari iskin egiteko, profesionalizatze-dekretu bat bultzatu zuen Jaurlaritzak, anguleroekin adostuta, eta, horrela, hainbat espektatiba sortu zituen haien artean. Baina espektatiba horiek berehala errealitatearekin talka egin dute.
EGUZKI, 2025eko azaroan
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545