Astelehenero 8:00etan zure epostan
Flora eta Fauna Basatiaren Batzordeak ez du onartu Trantsizio Ekologikoko Ministerioak aingira desagertzeko arriskuan deklaratzeko egin duen proposamena. Iritsi berri den informazioaren arabera, Galizia, Asturias, Kantabria, Murtzia, Valentzia eta Balearretako ordezkariak aurka agertu dira. Beste gobernu autonomiko batzuk, berriz, tartean Eusko Jaurlaritza, ez dira alde agertu, eta erabaki bat hartu aurretik gaia aztertzeko lantalde edo batzorde bat sortzea eskatu dute.
Denbora egongo da gertatutakoa xeheago aztertzeko. Baina une honetan, gure baitan nagusi da Napoleoni egotzitako esaldi hura: “Zerbait ez egitea nahi duzunean, osatu batzorde bat”. Bitartean, legezkoa izango da arrisku larrian eta segurtasun-muga biologikoetatik kanpo dagoen espezie baten kumeak arrantzatzen jarraitzea. Izan ere, horixe esaten du komunitate zientifikoak, egoera kritikoa dela, alegia, eta (ia) inork ez du ukatzen hori horrela denik.
Eusko Jaurlaritzak, berriz, etxekolanak ditu. Espeziaren gainbehera islatzen duten datuak “eztabaidaezinak” direla esan du Arrantza sailburuordeak. Egoeraz egiten duen irakurketa hain argia izanik, gure ustez, aingira Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartzea beste biderik ez du Jaurlaritzak, Estatuan gai honi buruz har daitekeen erabakia edozein dela ere. Horri dagokionez, beharbada honako hau interesatuko zaizu:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545