Asteroko buletina
Lur baltza, jenero ona

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Aiako Harriko parke naturalaren gaineko zenbait mehatxu pribatu salatu ditu Eguzkik

2024-12-19 09:28

Aspaldi honetan salatzen ari da zenbait sektore pribatuek kalteak eragin dituztela Aiako Harria parke naturaleko baso publikoetan. Eta gai honen inguruan eztabaidatu izan da Parke Naturalaren Patronatuaren hainbat bilkuratan, bai Donostiako eta Irungo Udalen aldetik, bai mugimendu ekologistaren ordezkarien aldetik. Hain zuzen ere, bi eremu horietan mehatxu hauek daude:

 

– Endarako Erreserba Eremuan (Irun): ahuntzak legez kanpo daude.

– Oberango basoan (Urdaburu, Donostia): florako espezie exotiko inbaditzaileak ugaritzen ari dira lur pribatuetatik, eta kontrolik gabeko ganadua (ardiak) dago.

 

Eta horrek guztiak ekintza publiko sendoa eta azkarra eskatzen du, bai Irun eta Donostiako Udalena, bai Gipuzkoako Foru Aldundiarena, parkeko baso naturalei egindako kalteak gora egin ez dezaten.

Izan ere, gogoratu behar da Donostiako Udalak, bere basoak babesteko asmoz, baso-jarduerak egin zituela 2021ean eta 2022an, Oberango 19 hektareatan espezie exotikoen ordez espezie autoktonoak landatzeko. Guztira 18.000 zuhaitz eta zuhaixka landatu ziren. Basoak funtsezkoak dira klima-aldaketa arintzeko, eta jarduera horiek Urban Klima 2050 LIFE proiektu europar integratuaren esparruan egin ziren. Proiektu hori EAEko klima-ekintzako proiekturik handiena da, eta Europako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuekin batera finantzatzen da.

Salatutako kalte horiek biodibertsitatea kontserbatzeko helburu publikoak hipotekatzen dituzte, eta milaka euro publiko galdu arazi dizkiete Irungo eta Donostiako Udalei, Lakuari eta Bruselari. Aitzitik, partikular horiek, berriz, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzte beren lurren eta abereen kudeaketa pribaturako. Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak Irun eta Donostiako Udalei eskatzen die egindako kalteen ondare-erreklamazioa egiteko partikular horiei, eta honen berri Europako Batzordeari jakinarazteko, ekosistemak kalteen aurreko egoerara itzultzera ere behartuz.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora