Astelehenero 8:00etan zure epostan
AHT Gelditu ekimenak bultzatuta, larunbatean, 12:00etan, Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazio berri bat egingo da Iruñean, Diputazioaren aurrean. Izan ere, AHTa elefante zuri bat da, baliabide publikoak neurrigabe xahutzen jarraitzen duena.
“Desjabetzearen aurrean, mafia borrokatu!” lelopean egingo den manifestazioa bete-betean dator bat AHTko Iruñea-Altsasu tarteari alegazioak aurkezteko epearekin.
Gauzak horrela, Sustrai Erakuntzak alegazio-eredu erraz bat prestatu eta mota guztietako pertsona, talde eta elkarteen esku jarri du, azpiegitura horrek gizartean eta ingurumenean eragingo dituen inpaktu negatiboak salatzeko. Helburua da ahal den kopuru handiena biltzea. Alegazioa bera eta behar duzun informazioa hemen aurki dezakezu:
Eguzkik dagoeneko sinatu eta bidali egin du.
Bestalde, hona hemen gai honen inguruko bi artikulu, gure ustez merezi dutenak:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545