San Bartolome: burua lodi ta lepua me.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

AHT gelditzeko deialdi anitza 264 nafar kolektiboren eskutik

2026-06-14 10:54

Nafarroako AHTaren aurkako eta trenaren aldeko taldeek antolatutako elkarretaratze bat izan zen atzo Iruñean. Ikus bideoa:

264 kolektibok manifestu bat sinatu dute AHT gelditzeko

Iaz, Nafarroako eliteek AHTren aldeko plataforma sortu zuten, gobernuen gaineko presio lobby gisa. Horren aurrean, hainbat taldek erabaki zuten dei egitea Nafarroan herri xehea ordezkatzen duten antolakunde eta kolektibo politiko, sozial, sindikal, kultural eta kirol mundukoei, makroazpiegitura horren gaitzezpena azaleratzeko. Azken hilabeteotan, antolakunde eta kolektibo horietako 264k bat egin dute AHTren obrak berehala geldi ditzaten eskatzeko honako manifestu honekin…

ABIADURA HANDIKO TRENAREN EGITASMOA GELDITZEKO DEI HERRIKOIA

Azken hilabeteotan kezkaz segitu dugu Nafarroako AHTaren aldeko Plataformaren sorrera, erkidego honetako enpresa-eliteak ordezkatzen dituzten 40 bat erakundek osatzen dutena. Plataforma hau benetako presio-lobby gisa jokatzen ari da, eta Nafarroako zein Madrilgo Gobernuaren eskutik makro azpiegitura honen eraikuntza azkartzea lortzen ari da. Gainera, atxikimendu-kanpaina bat abian jarriz, AHTaren eraikuntza sozialki legitimatzen saiatzen ari dira.

Horren aurrean, behean sinatzen dugun antolakunde eta kolektibo politiko, sozial, sindikal, kultural eta kirol mundukook, AHTa gaitzesten dugu, eta konpromisoa hartzen dugu proiektu honek Nafarroan aurrera egin ez dezan borrokatzeko, honako arrazoi hauengatik:

Mundu mailako krisi eko-sozial betean gauden garai honetan, zeinetan lurraren defentsa gizadiaren etorkizunaren berme bakarra den, lurraldean konponezina den kaltea eragiten duelako.

Baliabide publikoen xahuketa onargaitza eta heldu diren belaunaldientzako zorraren handitzea dakarrelako, bai bere eraikuntzak baita bere mantenuak ere. Azken hau ezinbestekoa da sarearen segurtasuna bermatzeko, Kordobako istripu tragikoak eta beste hainbat gertakarik frogatu duten bezala.

Errentagarritasun ekonomiko eta sozialik gabekoa delako, hainbat eta hainbat azterketek agerian jarri bezala. AHTaren eraikuntzaren gastua ez delako inoiz berreskuratuko, eta geure kasuan, areago, bidaiari kopuru urriagatik bere ustiaketak ere galerak ekarriko ditu, horregatik etengabe diru publikoz hornitu beharko da.

AHTan xahututako baliabideak ez direlako inbertitzen hain premiazkoak diren sektoreak hobetzeko, hala nola hezkuntza eta osasun publikoa, hain kezkagarriak diren gizarte-bazterketako egoerak ezabatzeko, herritar guztiei etxebizitza duinerako sarbidea errazteko, pobrezia energetikoari aurre egiteko eta oinarrizko elikagaien prezioa murrizteko.

Lurralde kohesioa sustatu ordez, herritarrak hirietan metatzeko eta landa ingurunea alboratzeko osagai bat gehiago delako. Tafalla, Castejon eta Altsasu ibilbide luzeko zerbitzurik gabe geldituko dira eta azken urteetako joerari jarraiki gainontzeko geltokiak desagertuz joango dira.

Energia xahuketa onartezina dakarrelako, energiaren kontsumoaren murrizketak gakoa izan beharko lukeen uneotan.

Ez duelako errepideetako trafikoa gutxituko, propaganda ofizialak aurkakoa badio ere.

Parte hartzeko aukerak zabaldu gabe, herriari indarrez ezarri zaiolako, Nafarroako zein EH osoko inoizko azpiegiturarik suntsitzaileena, xahutzaileena eta antisozialena izan arren etaez egitea gomendatzen zuten tekniko, zein bestelako erankundeei (EHU, AIREF, Espainiako eta Europako Kontu Auzitegiak, eta baita CEOE patronala bera ere) entzungor eginez.

Bere geltokien inguruan espekulaziorako hirigintza pelotazoak bultzatzen dituelako, Etxabakoitzeko eta Euskal Herriko gainontzeko hiriburuetako kasuek azaleratzen duten moduan, herritarren kopuru handi batek etxebizitzarekin arazo nabarmenak zein etxegabetzeak  pairatzen dituen bitartean.

Enpresa eraikitzaile handien, bankaren eta bultzatzen duten alderdien interesa baino asetzen ez duelako, baina aldi berean zerga bidez herritar xumeek ordaintzen dute eta prekaritate lazgarrian eta lan explotazio baldintzetan eraikitzen da.

Haien xedeajendartearen gutxiengo batentzako tren elitista bat eraikitzea delako herritar xumeak erabiltzen duen eta egunez egun eraisten ari diren ohiko trenaren kaltetan.

Egun, AHTaren mitoa pitzatzen ari delako: azken urteotako atzerapen, istripu eta gorabehera etengabeen ondoren, bere ospea hondoratu da; Europarekin abiadura handiko lotura zalantzan dago; era berean, merkantzia kopuru esanguratsurik ez duela eramango frogatu da; jada ez da, lau haizetara zabaltzen zuten moduan, ez modernitate ezta tren ekologikoaren sinonimo eta hori gutxi balitz, inork ez du sinesten martxan hasteko iragarritako datetako bat ere, errealitate burugogorrak behin eta berriz gezurtatu dituenak.

Eta, azken finean, oraindik ere gelditzeko garaiz gaudelako. Jada egina dagoela sinestarazi nahi diguten arren, ez da egia. AIREFen datuen arabera, EAEn oraindik ere inbertsioaren %50 egiteko dago eta Nafarroan %90 baina gehiago.

Honengatik guztiarengatik, behean sinatzen dugun antolakunde zein kolektibook, behin betiko exijitzen dugu:

– AHTaren lanen erabateko gelditzea eta kaltetutako lurraldeak lehengora itzultzea.

Jendarte ereduari buruzko debate zabalago baten baitan, gaur egun behar dengarraio ereduari buruzko debate parte hartzailea zabaltzea.

Merkantzien trafikoa murriztea, tokiko ekonomia sustatuz, ahalik eta elikadura eta energia burujabetza handiena ziurtatzeko.

Egungo trenbide sarearen hobekuntza, aurrekontuak AHTra bideratzearen ondorioz azken urteotan bertan behera utzitako zerbitzu, eraikin eta langileak berreskuratuz.

atzera
gora