Zozpolak dirudi bere egurra eta egurrak ezkurra

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Adi, ekaitzen ondorioz hamaika itsas txori hondartzetara iristen ari dira eta

2026-02-14 18:33

Hau bezalako hamaika lanperna-musu agertzen ari dira egunotan gure hondartzetan.

Egunotan, ekaitzen ondorioz, hamaika itsas txori agertzen ari dira hondartzetan, batez ere lanperna-musuak. Horren lekuko da gaur arratsaldean Zurriolan topatu dugun honako panorama hau:

Gehienak hilda daude, baina batzuk bizirik ere aurki daitezke. Kasu horietarako, verballenas.com-ek honako aholku hauek ematen dizkigu:

112ra deitu, eta basozainei abisua pasatuko diete. Horiek iritsi bitartean, zaindu hagaztiak

Ez manipulatu hegaztiak edo manipulatu ahal den gutxien. Gauzak nola dauden ikusita, oso litekeena da basozainek hondartzara joaterik ez izatea, eta horrek geure kabuz laguntzen saiatzera bultza gaitzake. Horrela bada, hegaztiak ahalik eta gutxien manipulatu, eta eskularruak eta maskara erabilita. Izan ere, ez begi-bistatik galdu hegaztien gripea hor dagoela. Verballenasetik garrantzi handia ematen diote eskularruak eta maskara erabiltzeari. Lagundu nahian, mesede eskasa egin dezakegu, bestela.

Bildu hegaztiak oihal batean eta jarri kutxa batean. Egin zuloak kutxan, hegaztiek asnasa hartu ahal izateko.

Eraman Udaltzaingora edo Gurutze Gorrira, basozainek han jaso ditzaten. Gorlizko eta Urnietako basafaunaren zentroetara ere eraman ditzakezu.

Txakurrak lotuta. Eta egunotan txakurra hondartzara eraman behar baduzu, hobeto lotuta.

atzera
gora