Uzta, eraintzaren saria.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

3.700 herri-alegazio Vianako biometanizazio-makroplantaren aurka

2025-07-28 11:11

Gaur, 2025eko uztailaren 28an, Vianako biometanizazio-plantaren aurkako plataformak 3.700 alegazio aurkeztu ditu Lizarrako erregistroan, Viana, Mendabia, Oion, Aras, Bargota, Moreda eta Logroñoko bizilagunek sinatuta. Alegazio horiek Vianako metano-gasaren makroplantaren proiektuari elkartasuna eta gaitzespena adierazi nahi izan diote.

Lan ikaragarria izan da, denbora gutxian egindakoa, aurreko hilabeteetan erakundeek eta enpresak ez baitzuten informaziorik eta gardentasunik izan. Orain arte lortutako guztiaz oso harro gaude.

Informazio eta mobilizazioaren ondorioz, udalek, dolareek, upeltegiek, kultura- eta kirol-elkarteek eta ureztatze-komunitateek ere alegazio partikularrak aurkeztu dituzte.

Mila esker bai hasieratik gurekin egon zirenei, bai Sustrai Erakuntza Fundazioari informazioa emategatik, bai oposizio prozesu honekin bat egin duten pertsona eta erakundeei.

Orain, Nafarroako Gobernuari espedientea gelditu eta proiektua atzera botatzea eskatzen diogu, ez baitio erantzuten gure herriaren nahiari eta beharrari.

Vianako biometanizazio-plantaren aurkako Plataforma.

 

atzera
gora