Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua
Tafallako ikastolak CPAEN/NNPEK hezkuntza proiektuan parte hartu du
2024-10-23 02:00
Eskola-sentsibilizaziorako egindako jardueren artean, Jesus Arandaren olibadi ekologikoa bisitatu zuten Faltzesen, eta askari osasungarri eta jasangarrien tailer bat egin zen. Guztira 55 ikaslek parte hartu zuten EKOplanean. Gainera, ikasgelan nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren oinarrizko kontzeptuak landu dituzte unitate didaktiko baten bidez.