Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua
Egin zaitez eko erakusketak Nafarroako Liburutegi Nagusiko beheko solairua jantziko du hilabetez
2023-05-26 00:00
Maiatzaren 29tik ekainaren 30era bitartean, elikagai ekologiko erraldoien erakusketa ibiltaria egongo da Nafarroako Liburutegi Nagusian. Ekainaren 5erako, astelehena eta Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, Loraldea baratze komunitarioan baratze ekologikoa maneiatzen hasteko tailerra antolatu da.