Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua
CPAEN/NNPEKek Gabriel Errandonea abeltzaina eta Geltoki saritu ditu
2024-04-29 02:00
CPAEN/NNPEKk gaur Erriberrin egin du Batzar Nagusia eta bertan banatu ditu CPAEN/NNPEK sarien VII. Edizioa. Erakundeko hirurogei operadore eta lagun baino gehiagok parte hartu dute ekitaldi horretan.
Aurten, 'Abeltzaintza ekologikoari eskainitako bizitza osoa' saria Gabriel Errandonea Berako abeltzain ekologikoak jaso du. Bere ibilbide ekologikoa 1993an hasi zuen, ekologikoan ziurtagiria lortu zuen lehen pertsonetako bat izan zen eta abeltzaintza ekologikoan erreferente izan da Trigo Limpio kooperatibaren bitartez.
'Erakunde laguntzailea' saria Geltokirentzat izan da. CPAEN/NNPEKek elikadura burujabetza, ekonomia sozial eta solidarioaren sustapenari eta kultura alternatiboari egindako ekarpena nabarmendu du, duela 6 urtetik martxan dagoena Iruñeko erdigunean.