Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua
CPAEN/NNPEK eta Aspacek 5.000 pote tomate frijitu ekologiko entregatu dituzte Elikagaien Bankuan
2024-11-05 01:00
CPAEN/NNPEKek eta Aspacek tomate frijitu ekologikoko 5.000 kontserba-pote entregatu dituzte Nafarroako Elikagaien Bankuan. Irailaren amaieran Lodosan bildu zituzten tomateekin egin dute kontserba; izan ere, Lodosako neska-mutil talde bat, CPAENeko Borraja Komandoko boluntarioekin batera, baratze batera joan zen Pedro Luisen instalazioetan egindako lehengaia biltzeko.