Asteroko buletina
Martxoko ilzaharra, horrek eraman du nere behor zaharra

Bizi baratzearen plaza

Biolur elkartea
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada. Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara. Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.

[BERRIAK] zarautzen hasiko dira gipuzkoako azoka ekologikoak

2023-08-02 00:00

Abian da azoka ekologikoen udako martxa; Zigoitiako  azokarekin hasi zen eta orain Zarautzeko azokaren txanda iritsi da.  Udako azoka ekologikoak ekimena ingurugiroarekin errespetuan ekoizten duten profesionalen eta konpromezu bera eta kalitate ezin hobeagoko elikagaiak eskuratu nahi dituzten kontsumitzaileen topagunea da. Urtero bezala uda heltzearekin batera Euskadiko hainbat tokitan Udako Azoka Ekologikoak antolatuko dira. Herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek antolatzen dituzte, Arabako Bionekazaritzak, Bizkaiko Ekolurrek eta Gipuzkoako Biolurrek kasu. Guztira 14 azoka antolatuko dira Euskadiko 14 herri desberdinetan; Zigoitian, Zarautzen, Zumaian Donostian, Errenterian, Algortan, Zerainen, Mungian, Aretxabaletan, Eibarren, Durangon, Gatzagan eta Villabonan.Udako Azoka ekologikoen helburua elikagai ekologikoak zuzenean saltzea eta ezagutaraztea da, jendartearentzat eskuragarri izateko eta eredu ekologikoa plazaratzeko. Duela 30 urte elkarteak sortu berritan eta eredu hau bazterrean zegoenean azoka ekologikoak ziren elikagai hauek eskuratzeko toki garrantzitsuak. Egun hiru hamarkada geroago zorionez ekoizle gehiago eta salmenta kanak anitzak daude bertako elikagai ekologikoak erosteko, kontsumo taldeak kasu. Azoken oinarrizko helburua saltzeaz haratago doa harremanak eraikitzea tokian tokiko herritarrekin eta balore agroekologikoak plazaratzea. Horregatik plazak betetzea garrantzitsu izaten jarraitzen du hiriguneetara landa eremua gerturatzeko.Abuztuaren 18an Zarautzen, BIOLUR ELKARTEAK, Zarauzko Udalaren, Urkome eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren lankidetzarekin, Elikagai ekologikoen azoka antolatu du. Topagune honetan, barazkiak, ardi- eta behi-gazta, eztia, gozoak, ogia, marmeladak, olioa, arrautzak eta sagardoa aurkitu ahal izango ditugu, besteak beste. Gainera, nekazaritza eta elikadura ekologikoari buruzko informazio-panelak eta BIOLURen informazio puntua ere izango dira bertan bisitarientzako. Hogeita bi parte-hartzaile izango dira azokan, gehienak, Gipuzkoako ekoizleak izango dira, baina Bizkaiatik, Nafarroatik, Iparraldetik eta Errioxatik ere etorriko dira, azokan otarra osatzeko bertako eta gertuko produktu ekologikoak eskuragarri izanik.Azoketan, plazetan elkar ikusiko dugu! 

# Lotura

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora