Udako Azoka Ekologikoak bueltan dira: Elikagai ekologikoak plazara! 12 herri eta helburu bat: elikagai ekologikoak herritarrengana gerturatzea eta agroekologiaren balioak plazaratzea. Uda honetan, gure lurraldeko kale eta plazak kolorez, zaporez eta konpromezuz jantziko dira,Udako Azoka Ekologikoen eskuñk. 12 herritan egingo dira azoka berezi hauek, helburu nagusibatekin: elikagai ekologikoak herritarrengana gerturatzea eta agroekologiaren balioakplazaratzea.Aurtengo udan, berriz ere, elikadura ekologikoaren aldeko topagune bihurtuko dira hainbatherritako plazak. Elikagai ekologikoen ekoizleek eta kontsumitzaileek bat egingo dute, abuztuñkurrira bitartean ospatuko diren azoka ekologikoetan: Zigoiña, Zarautz, Zumaia, Donosña,Errenteria, Algorta, Zerain, Azpeiña, Mungia, Gasteiz, Durango eta Eibar.Eskaintza ez da soilik postuetan bukatzen: aurten, hainbat herritan sukaldaritza saioak,dastaketak eta elikagai ekologikoen inguruko erreketak egingo dira. Helburua argia da:herritarrak gerturatzea, jakin-mina piztea eta kontsumo ekologikorako pausoak erraztea.Azokak Bionekazaritza (Araba), Ekolur (Bizkaia), Biolur (Gipuzkoa) eta Marisatsa elkarteekantolatzen dituzte, ENEEK-Ekolurra Kontseiluaren laguntzarekin eta udalerri bakoitzeko udalenzein kontsumo taldeen parte-hartzearekin.Azoka hauek ez dira soilik salmenta-guneak: funtsezko espazioak dira tokiko ekoizle txikien lanaikusarazteko, elikadura burujabetzara bidean, herriko kaleetan zuzeneko salmentarako guneaaldarrikatzeko, landa eremua kalera gerturatzeko eta herritar eta ekoizleen arteko harremanakeraiki eta saretzeko.Aniztasuna eta kalitatea plazan Udako Azoka Ekologikoak aukera paregabea dira gure lurraldeko elikagai ekologikoenaniztasuna eta kalitatea ezagutzeko. Ingurumenarekiko errespetuz eta intsumo kimikorik gabeekoitzitako produktuak izango dira protagonista. Elikagai hauek Europar Batasuneko hostoberdea duten eñketen bidez idenñfika daitezke.Elkarte antolatzaileen arabera, "elikagai ekologikoen kontsumoa eguneroko prakñka bihurtzeagakoa da, eta horretarako, azoka hauek funtsezko topagune dira herritarrak informatzeko etakontzientziatzeko”.Nekazaritza ekologikoaren hazkundea EAEn 2024an, ziurtatutako azalera ekologikoa %18 hazi da Euskadin, guzñra 12.688 hektareara iritsiz.Gaur egun, nekazaritza-lurren %6,7 ekologikoan ziurtatuta dago, nahiz eta oraindik urrun egon2030erako EBren helburuetañk (%25).Azaleraren hazkundea batez ere larre eta mahasñ eremuetan izan da. Gipuzkoan izan da igoerahandiena (%32), baina Araba da oraindik lurralde nagusia, 6.579 hektarearekin. Ekoizleenkopurua ere %4 hazi da, eta dagoeneko 768 profesional ari dira ekologikoan ziurtatuta.Zatoz plazara: ezagutu, dastatu eta parte hartu! Azoken erronka nagusietako bat da herritarrak gerturatzea eta kontzientzia piztea.Antolatzaileen hitzetan, “egunero egiten dugun erosketa bakoitza aukera bat da ingurumenazaintzeko eta landa-eremuaren eta gure ekoizleen alde egiteko”.Zatoz plazara! ezagutu tokiko ekoizle ekologikoak, dastatu kalitatezko elikagaiak eta emanurrats bat elikadura ekologikoaren alde.Ekologikoa, dena hobetzeko!
# Lotura