Akerrak baratzan, auzokoak dantzan.

Bizi baratzearen plaza

Biolur elkartea
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada. Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara. Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.

[BERRIAK] udaberri festa 2025

2025-05-05 00:00
Amillubi proiektuaren baitan, aurten ere egitasmoa jendarteratzeko helburuz, Udaberri festa egingo dugu Maiatzaren 10ean.Amillubi egitasmoa,  Biolurrek eragile eta norbanakoren askoren babesarekin abiatutako proiektua da, eta 2023 urtean plazaratu genuenetik urratsak ematen gabiltza poliki poliki.Aurten udaberri festa egitarau zabalarekin dator, eta www.amillubi.eus web gunean duzue festaren inguruko informazio osatuagoa!Egitarau ederra dugu, eguna bete-betea dator: goizean bi mahai-inguru izango ditugu, eta arratsaldean mota askotariko emanaldiak.Dagoeneko, bazkarirako eta arratsaldeko emanaldietarako sarrerak salgai daude. Amillubi proiektua babesteko eta gastuei aurre egiteko, bazkarirako eta arratsaldeko jaialdirako sarrerak salgai  jarri ditugu. Bazkarirako txartela 10€ dira, eta arratsaldekorako beste 10€. Umeek arratsalde pasa dohainik izango dute eta bazkaria 7€ren truke.Animatu eta bertaratu!   

# Lotura

atzera
gora