Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada.
Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara.
Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.
[BERRIAK] lan deialdia -amillubi proiekturako koordinatzaile eta dinamizatzaile lanposturako deialdia-
2025-07-21 00:00
Biolur elkarteak 2023 urte bukaeran jarri zuen Amillubi proiektua martxan, norbanako eta eragile askoren babesarekin. Kurtso berrirako Biolurren lan taldea osatu eta Amillubi proiekturako jardun erdian lan egingo duen kide berri baten bila gabiltza.Deialdiaren xehetasunk erantsita duzuen dokumentuan aurkituko dituzue.Kurriculuma bidaltzeko azken eguna, abuztuaren 31 izango da.Edozein galdera edo zalantza deitu edo idatzi Biolurrera.Animatu kurrikuluma bidaltzera edo deialdia zabaltzera!!!!