Bizi baratzearen plaza

Biolur elkartea
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada. Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara. Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.

[AGENDA] bisita formatiboa

2025-07-22 00:00
Biolurretik frutazaintza ekologikoaren arloa sustatu nahian gabiltza, eta bide horretan txango bat antolatu dugu datorren uztailak 29rako .Kartelan ikusten den bezala hiru bixita izango dira:9:00-11:00 bitartean Erroak mintegiko Mahañokin elkartuko gara Ahatsan; ondoren, Malerrekara joango gara Izpegitik, eta  12:30-14:30 Kibbi Sat kiwi ekologikoen proiektua bixitatuko dugu Donezteben, Maite eta Landerren eskutik. Hemen, deskantsua egingo dugu bazkaltzeko (bakoitzak zerbait ekarri!), eta oraindik animoso egongo garenez, ;), hirugarren bixita egiteko aukera izango dugu, gertu, Etxalarren, 16:00- 17:30 Ainitzako mintegi-Baso jangarrira, Audry eta Aimarren eskutik.Txangoan izena emateko idatzi biolur@biolur.eus-era edo deitu 943.76.14.47 uztailak 27 baino lehen ; beraz arin ibili aste hau daukagu ta izena eman eta dena antolatzeko!Elkartze puntuak: kotxeak antolatzeko bi puntu jarri ditugu; batetik Etxalargo Benta; eta baita ere Irungo Zaisa poligonoan dagoen ETH hotelean izango da. Izena ematean esan zein elkartze-puntura hurbilduko zareten.Bixiten gastua Biolurren kontura izango da. Aukera ederra dela uste dugu ikasteko eta ezagutzak partekatzeko, eta saretzeko! Alde horretatik, Cederna-Garalur kideekin ere ekintza hau bultzatu dugu.Animatu, etorri, zabaldu!!

# Lotura

atzera
gora