Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada.
Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara.
Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.
[AGENDA] barne formazioa- hegaztiak
2026-04-20 00:00
Ostegun honetan barne formazioa egingo dugu Einar Arellano albaitariarekin, hegaztietan aditua dena.Formazio honen helburua ditugun zalantza eta hainbat galderei erantzutea izango da, eta horretarako bi etxalde bisitatuko ditugu.Saioa barnera begirakoa izan arren, norbaitek interesa badu Biolurrera deitu edo idatzi dezakezue.ane-albaitaria@biolur.eus/ 688605380