Urriaren 21tik 23ra, Kanboko Marieniaren lurretan akanpada-okupazioa antolatuko dute hainbat elkartek. Laborantzarako on den eremu horretan Bouygues multinazionalak proiektu inmobiliarioa egiteko asmoa du, eta mezu argiarekin erantzun nahi diogu: eraikuntza lanak hasten badira, oztopatuko ditugu!
Asteburu horretan topaketak, manifestaldia eta beste hainbat hitzordu daude finkaturik. Ekintza, elkartasuna eta elkarbizitza gauzatuko ditugu, etorkizunean okupazio gehiago eta eraginkorragoak antolatzeko.