Asteroko buletina
Zeru gorputzen mugimenduaz gehiago dakigu hankapean dugun lurraz baino

Bizi baratzearen plaza

Aman Komunak
Euskal Herriko proiektu autokudeatuen sarea

Topaketak urriaren 2tik 4ra

2020-09-07 15:26

Aman Komunak topaketak eta auzolana

Urriaren 2, 3 eta 4an Aritzkuren herrian

 

Egunon lagunak ! Zer moduz zaudete ? Maiti naiz, Aman Komunak sareko sorgina.

Oroitzen duzue ? 2017ko ekainean bildu ginen lehen aldiz, Gasteizko Errekaleor auzo askean. Bakanduak egotetik, norabide kolektiboa pixkanaka eraikitzeko gogo ezezagun eta eder honi ekin diogu geroztik, auzolana oinarri. Euskal Herriko jende eta kolektibo askorengana hurbiltzeko aukera izan dugu azken bi urte hauetan eta lehen hegaldatze honek, gure arteko ezagutza eta praktikei buruz zer pentsatu eta zer ikasi eman digu.

Horretan gaude gaur egun. Definizio komun, helburu edo ibilmolde zehatzen faltan, mota askotako haizeteek astindu gaituzte. Dena ez da nahi bezala atera. Batzuek saretik urrundu zarete, beste batzuek berrikitan sartzen ari zarete. Lehen elkar ezagutza esperientzia honek argiago uzten digu zertan hobetu nahi eta behar dugun gure ibilbide Aman Komuna. Iazko G7koen kontra gailurraz geroztik, erritmo barean eta su artifizialik airera bota gabe, batzuen artean biltzen segitzen dugu, hasitako bideari jarraituz. Nor gara, zer nahi dugu, nola, Atharratze, Oiartzun eta Lezon burutu azken topaketetan galdera horiei eusten hasiak gara. Birsortze giro batean, goxo eta itxaropentsu, gehien lotzen gaituenari erreparatuz : auzolana eta elkar topaketa.

Mugida iraultzaile iraunkor, eroso eta eraginkorra ongi egituratzeak denbora behar duela ez dugu dudarik. Dena daukagu sakontzeko eta bidean tronpatu egin behar gara benetan zertan ari garen barneratzeko. Aniztasuna da gure ezaugarrietako bat eta horrek egiten gaitu bakar. Nola zaindu eta aberastu hori ? Egindakoa baloratuz eta denon artean perspektiba berriak adostuz, alde ideologiko, hizkuntza edo beste ezberdintasunen gainetik.

2020 urtea berezia ari da izaten. Bigarren ernaltze bat. Datorren urrian, topaketa berria hitzartua dago jada Nafarroako Aritzkuren herri okupatuan eta bertara etortzera gomitatzen zaituztegu, elkarrekin izarrei begira jartzeko. Autogestioari indarra emanez.

Anima zaitez !

 

Egitaraua


Hortxe maiatzerako aurreikusita zen egitaraua, gutxi gorabehera mantendua:

Urriaren 2an, arratsaldeko 7etatik aurrera, harrera eta tailerrak (zaintza eta okupazioa).

Urriaren 3an, goizeko 10etan auzolan eguna, gauean musika zuzenean.

Urriaren 4an, goizeko 10etan asanblada eta hurrengo hiru hilabeteko topaketaren leku erabakitzea.


Aritzkuren-era heltzeko, mendiko pista bat hartu behar da eta ibilgailu guztiak ez dira horretarako egoki. Bi hitzordu finkatu ditugu jendea ibilgailu egokiekin eramateko : ostiralean arratsaldeko 7etan eta larunbatean goizeko 9etan. Lekua zehaztuko dugu.


Mesedez, apunta zaitezte alde logistikoak hobe aurreikusi ditzagun : txupit@riseup.net

Ekarri lo zakuak. Jateko, lan txandak bertan antolatuko ditugu, herriko biztanleekin.


Lurra eta askatasuna

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora