Asteroko buletina
San Jurgi, apirilak 23, artoak egiteko goizegi; San Markos, apirilak 25, artoak eginda balegoz.

Bizi baratzearen plaza

Aman Komunak
Euskal Herriko proiektu autokudeatuen sarea

Topaketak udazkenean

2020-05-08 17:21

Pandemia kaltegarriena kapitalismoa da!

Elkarlaguntzan oinarritu jendartea eraiki dezagun

Koronabirusa oztopatzeko kanpainek argi erakutsi dute nork zer defendatzen duen. Beldur eta infantilizazio politikek autoritarismoa sendotzea dute helburu, erlijio ekonomiko kapitalista oroz gainetik salbatzeko. Beste aldean, langileen engaiamenduek eta herritarren elkartasun iniziatibek bizitza erdialdean jartzen dute interes berekoien gainetik.

Konfinamendu egoerak denei eman digu zer pentsatu. Biharamunak bestelako eszenatokia ekarriko zuela entzuten zen asko, eredu batzuk ahituak zirela; orain kasik dena berriz normaltasunera itzultzeko neurrietan ari da zentratzen. Normaltasuna ala normalkeria? Krisi hau parentesia baizik ez da? Pandemia kaltegarriena kapitalismoa da eta hortaz denak ohartuak gara.

Pausa bortxatu honen biharamuna paradigma aldaketaren hasiera izan dadin, indarrean den sistematik urrundu eta elkar laguntzan jardungo duten praktikak heda ditzagun. Autonomia eta autogestioa lanabes eta norabide, baliabideak eta etorkizuna gure gain har ditzagun.

Zinismo guztiarekin suntsiketa orokorrera eramaten gaituzten egiturei intsumisioz eta erresistentziaz erantzun diezaiegun. Euskal Herrian eta munduan altxamenduen garaia dugu.

Lurra eta askatasuna!

 

Aman Komunak sarearen topaketak atzeratuak

G7koen (kontra) gailurraren erresakaren ostean, Aman Komunak sareko kide eta adiskideek gure ibilbidean aurrera segitzen dugu, batzen gaituenari zentzu gehiago eman nahiz.

Joan den urteko agorrilean Hendaian antolatu aste intergalaktikoaz geroztik hiru alditan bildu gara, gure hiru hilabeteko topaketetan. Atarratzen, Oiartzunen eta Lezon, auzolanari eman diogu lehentasuna hori baita, hasieratik, gehien lotzen gaituena. Bide batez gure definizio, helburu eta ibilmoldeei buruzko elkarrizketak segitzen ditugu, patxadaz eta zaintza kontutan hartuz.

Nafarroako Aritzkuren herri okupatuak 25 urte beteko dituela aprobetxatuz, gure datorren topaketak han egin behar genituen maiatzaren 22tik 24ra: herrian eraikin zahar bat berritzeko asmoa dute eta auzolan horretan zentratu nahi genuen asteburua.

Mugimendu askatasun trabak direla eta topaketa atzeratzea erabaki dugu, uda bukaera eta udazken sasoi artean egiteko.

Bestalde, iaz Hendaian burutu topaketa intergalaktikoak Notre-Dame-des-Landesko ZADen egingo dira aurten, agorrilaren 10tik 15era.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora