Belar asko, negu asko; belar gutxi, negu gutxi; belarrik ez? Beharrik ere ez.

Bizi baratzearen plaza

Aman Komunak
Euskal Herriko proiektu autokudeatuen sarea

Marienia: urrats berria ekainaren 14an

2026-06-14 11:17

Marienia:

ordu da hazlurrak behin betiko babesteko!

Urrats berri bat ekainaren 14an, igandearekin

 

Marienia, Euskal Herri osoan, hazlurren defentsaren borroka enblematikoa bilakatu da.

Ordu da arrazoi ekologikoak eta lurraren hazkurri funtzioak interes pribatu eta etekin goseari gaina har diezaioten. Eraikuntza proiektua bertan behera gelditu behar da behin betiko eta Marieneko lurrak laborantzarako bilakatu behar dira. Ordu da, artifizializazioa baztertuz, Iparraldeko herritar gehiengoaren etxebizitza beharrei beste modu batez erantzuteko.

Bakoitzak bere erantzukizunak hartu behar ditu. Kanboko Herri hauteskundeak Marieneko lurren artifizializatzea defenditzen zuen zerrendak galdu ditu. Auzapez berria behin baino gehiagotan proiektuaren kontra agertu da. Berdin egin du Euskal Elkargoko presidente berriak.

Bainan herri mobilizazioa da garaipenen bermea. Horrela, 2025eko udaberrian barazkiak eta urrian garia landatu ondoren (azken hau esku anonimo batzuek pozoindua) urrats berria emanen dugu ardi errebelde batzuen laguntzarekin, abere okupazioa abiatuz!

Zatozte kopuru handian, ekainaren 14an igandearekin, mobilizazio egunera, 11etatik goiti

  • Arditegiaren eraikuntza lana

  • Lurraren aldeko borroken topaketak

  • Ardi errebeldeen heltzea eta instalazioa

  • Bazkari partekatua

  • Antzerki, musika eta animazioak

Xakurren presentzia ez da egokia egun horretan

atzera
gora