Asteroko buletina
Baratzezaintza arte eszenikoetan mantsoena da.

Bizi baratzearen plaza

Aman Komunak
Euskal Herriko proiektu autokudeatuen sarea

Marieneko adierazpena, elkarrekin artifizializazio proiektua gelditu arte

2024-06-03 12:19

CADE-ELBgazte-ELB-Lurzaindia-Nahi Dugun Herria-OSTIA

Kontuan hartuz lurraren artifizializatzeak
– krisi klimatikoa eta biodibertsitatearen beherakada bizkortzen dituela, ordezka ezinezko landare estalkia eta espazio naturalak galduz.
– Laborantxako lurren kopurua apaltzen duela, laborantxa azalerak murriztuz etengabe.
– Erauzketa-enpresa handiei eta BTPri mesede egiten dien sistema ekonomikoa aberasten duela.
– Lurren espekulazioa errazten duela, elikadura subiranotasunaren garapenean ari diren laborarien ezarpenaren kaltetan.
– Espekulazioa indartzen duela justizia soziala eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritu etxegintza politikaren aurka.

Kontuan hartuz Kanbon, Marieneko ordokian egoitzen eraikitzeko proiektuak
– lehen aipatutako desoreka eta arrisku guztiei muzin egiten diela.
– Laborantxa sindikatuen, oposizioko taldeko hautetsien, ingurumenaren eta etxebizitza eskubidearen aldeko elkarteen iritzia ez duela kontuan hartzen.
– Multinazional baten, hautetsi batzuen eta jauntto batzuen arteko lankidetza bultzatzen duela.
– Gure lurraldearen merkantilizazioa eta tentsioak areagotzen dituela.
– Paisaia desitxuratzen duela.

Engaiatzen gira mugiaraztera, artifizializazio proiektu hau osoki gelditu arte taktika ezberdinak konbinatuz, baita zelaian ere.

Horretarako, ekimenak hitzartuak izanen dira, adierazpen hau izenpetzen duen erakunde bakoitzaren sentsibilitateak errespetatuz. Jadaneko herritarrak, elkarteak eta gure ondoan bildu nahi dutenak, gomitatzen ditugu, Marienia etengabe zaintzeko, ez dadila desitxuratua izan.

Lurraren aferaren oraina eta geroa ere gure inplikazioaren araberakoa da. Ez utzi gutxiengo bati orientabideak erabakitzen interes partikularren mesedetan. Lurra da ondasun komun bat, babes dezagun, Marienean, beste edonon bezala.

Kanbon, 2024ko maiatzaren 25ean

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora