Uztailean ihurtzuri, mahats nasai guri

Bizi baratzearen plaza

A Planeta
A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.

Sarbil eguzki-makroproiektuaren gelditzea – Xabier Zubialdekin elkarrizketa

2026-10-30 14:18

Irratian egindako elkarrizketa:

Xabier Zubialde elkarrizketatu dugu A planeta irratsaioan. Elkarrizketan Zubialdek ez du kolektiboaren izenean hitz egiten (Cabezón de Etxauri Bizirik), baizik bere iritzi pertsonala eskaini digu.

Xabier Zubialde ingenieritzan 27 urte daramatza energia aurrezten, energia-eraginkortasunean eta ingurunean egokitutako energia berriztagarrietan lan egiten, inpaktu negatiboak murrizteko.

Arlo horretan liburu ugari idatzi ditu, besteak beste:

Eta hainbeste esperientziaren eta ezagutzaren artean, hala nola, Xabier Zubialde bizi den herri bertan, Etxaurin (eta Oltza eta Orkoien herrietan) aurkeztu zuten eguzki energiako makroproiektu bat: Sarbil. Hobe esanda, baino bederatzi proiektuek osatutako proiektu bat.

Trantsizio energetikoa argudiatzen ari ginenean, Xabier Zubialdek azaldu zigun Nafarroak kontsumitzen zuen baino energia berriztagarri gehiago ekoizten zuela. Hala eta guztiz ere, Nafarroako erkidegoan jarraitu dute berriztagarrien proiektuak gehitzen, haien artean Sarbil, baina horretaz gain beste asko daude martxan.


Xabier Zubialdekin elkarrizketa:

  • Burujabetza energetikoa aldarrikatu dezu: hor ibili zara behin eta berriz idazten eta herriz herri (Tolosa barne) ateratako emaitzak partekatzen. Baina zer da gutxigorabehera burujabetza energetikoa?
  • Euskal Herrirako burujabetza energetikorako proposamen batek energiaren aurrezpenarekin abiatu behar du, eta ildo honetatik aurrezkiak izan behar du abiatzeko zutabe edo oinarri nagusia.
    Energi aurrezpena da pertsonentzat, herri administrazioentzat, baina aldi berean gendarte kultu, moderno eta eboluzionatu baten ikur izan behar du.
    Gendarte batek ingurumen harremanak ulertzen eta errespetatzen dituen gendarte baten ikurra.
    Energia aurreztea aberastasuna sortzeko tresna indartsuena ulertu behar da. Energia aurrezten badugu, dirua aurrezten dugu, eta diru hori ez da iristen energiaren oligopolioa kontrolatzen duten eskuetara, hemen geratzen da adibidez zerbitzu publikoak babesteko.

(JARRAITU elkarrizketa irakurtzen)

atzera
gora